0-5Inteligencia emocionalEducación

(eus) Kimutx egitasmoaren ekarpen berria

Kimutx proiektuak aurrera pausu bat eman du eta ZeinuTX: Kimutx ipuin-sorta zeinuz, irudiz eta ahotsez izeneko azpi proiektua sortu da. Horri esker, haur eta gazte gorrek, nahiz gorrak ez direnek, elkarrekin Kimutxen ipuinez gozatzeko aukera izango dute.

Helburua Proiektu berri honek haur gorrek euskal mitologia ezagutzea du helburu eta beraien aisialdian, gainontzeko haurrenean bezala, euskal kultura oinarri duten balioetan oinarritutako ipuinekin gozatzeko aukera eskaini nahi izan zaie. Gainera, zeinu hizkuntzarekin batera ahotsez entzuteko aukera ere badago, beraz, gorrak direnek zein ez direnek batera Kimutxen istorioez gozatu ahalko dute.

Sortutako materiala ZeinuTX-eko ikus-entzunezkoa zortzi alez osatutako bilduma da, eta Kimutx izaki mitologikoaren liburuan biltzen diren ipuinak zeinu hizkuntzara moldatu dira.

Creative Commons lizentzia Ikus-entzunezkoak Creative Commons BY-SA lizentziapena egin dira kultura transmisio eta garapen librean sinesten dugulako.

Materiala eskuratzeko Web-guneko ipuinen atalean kondaira bakoitzarekin batera bideoa ikusteko aukera dago. Sortutako materiala ere Kimutx-ekoMultimedia eta Vimeo kanaletan eskuratu ahalko duzue.

Izakien astea

Astelehena – Ilargiaren eguna I

Asteartea – Marteren eguna

Asteazkena – Astearen amaiera

Osteguna – Zeruko eguargiaren eguna

Ostirala – Ilargiaren eguna II

Larunbata – Lau zenbakiaren eguna

Igandea – Ilargiaren eguna III

etiketak

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba
Cerrar