garapenapsikologia-pedagogiattk-ikastaroak

Escuela de Crecimiento Infantil 2015-2016

TTiKLiK! ELKARGUNEAn 2015-2016 ikasturtea:

HAUR GARAPEN ESKOLA

Haurrak jolastuz eta imitazioaren bitartez ikasten du. Tailer hauen helburua aspektu hauek lantzea da: bere burua ezagutzea, bere gaitasunetan sinestea, komunikazio osasuntsua izatea, errespetua, enpatia .

Balore hauek jolasean ikasiko ditu eta honez gain lagun berriak egingo ditu, berak ongien dakien moduan, jolastuz, erlazionatuz eta esperimentatuz.

Ordutegia: 17:30-19:00

Adina: 6-12 urte

Aditua: Idoia Apaolaza. Psikopedagogoa.

Tarifa: 175€ ESKAINTZA! Ekainaren 20 arte 160€

 

Data

Gaiak

urriak 26

ELKARLAN TAILERRA

azaroak 30

KOMUNIKAZIO TAILERRA

abenduak 28

EMOZIOEN TAILERRA

urtarrilak 25

AUTOESTIMA TAILERRA

otsailak 29

BALOREEN TAILERRA

martxoak 21

ENPATIA TAILERRA

apirilak 25

SORKUNTZA TAILERRA

maiatzak 30

BILGUNE TAILERRA

 

  • Elkarlan tailerra

Zer eskaintzen diot nik taldeari? Norberaren berezitasunetik abiatu eta taldearen dibertsitate eta aberastasuna landuko da ; alaitasuna, ideiak, laguntza, desberdina naiz baina bakarra.Saioan zehar  eskulan, jolasa eta ipuinaren bitartez elkarlanak egingo dira.

  • Komunikazio tailerra

Komunikazioa definitu, ezagutu, jolastu eta azken finean, komunikazio osasuntsua aurrera eramaten ikasiko da, modu ludiko eta dibertigarrian

  • Emozioen tailerra

Ekintza desberdinen bitartez, emozioak identifikatuko dira. Era berean, emozio bakoitzak lotzen duten sentimendu eta jokaerarekin erlazionatzen ikasiko da. 

  • Autoestima tailerra

Autokontzeptua eta autoestima izango dira ardatz. Emozioak, mugak eta gaitasunak ere landuko dira, metodologia jolasa izanik.

 

  • Baloreen tailerra

Baloreak osatzen duten elementuak( errespetua, maitasuna, neu onartzea, bestea onartzea,zintzotasuna) identifikatu eta praktikan jarriko dira modu ludikoan.

  • Enpatia tailerra:

 Ni izatea, bestea izatea, bestearen lekuan jartzea … egoera desberdinen bitartez errespetua eta elkarlana izango dira ardatz.

  • Sorkuntza tailerra

Sortuz ikasi. Ipuinak sortzen ikasiko da, eta emozioen ipuinak sortuko dira.Baita, istorioak, eskulanak egingo dira garrantzitsuak diren pertsonentzat, eta ekintzen bitartez sentimenduak espresatuko dira.

  • Bilgune tailerra

Aurreko tailerretatik eraginkorrenak izan diren ekintzak bildu eta errepasatuko dira modu dibertigarrian.

 

etiketak

Publicaciones relacionadas

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba
Cerrar