Jone Areta UrrestarazuColaboraciones

IKASTOLARA … MANTALAREKIN ALA MANTALIK GABE?

2015/08/30

Jone Areta Urrestarazu

Ikasturte berria gero eta gertuago dugu eta dagoeneko, gurasoak eta seme – alabak, Ikastolara eraman beharreko materiala prestatzen hasiak gara.

Ikastola eta eskola askotan, Haur Hezkuntzako etapan bereziki, mantala eskatzen ohi dute. Nik pertsonalki, abantaila gutxi ikusten dizkiot haurra mantala jantzita ibiltzeari. Mantalaren erabilera defendatzeko erabiltzen ohi diren argudioak bi izaten dira nagusiki: haurra gutxiago zikintzen dela eta janzten eta eranzten autonomia garatzen duela.

Haurra gutxiago zikintzen da, noski, horregatik zenbait jardueretan egokia iruditzen zait mantala erabiltzea: plastika lanak, esperimentazioa … Baina nire amak txikitatik erakutsi zidan “garbia ez dela asko garbitzen duena, gutxi zikintzen duena baizik”. Honekin, haurra txukuntasunez aritzen ikasi behar duela esan nahi dut. Argi dago, helduok bezala, haurra ekintzaren araberako arropa jantzi behar duela, horregatik mantala behar denean soilik janztearen aldekoa naiz. Beharrezkoa ez den momentuetan haurraren mugimendu autonomoaren aurka joan daiteke, 0 – 3 urte bitartean batez ere.

Autonomiaren garapena ematen da, haurrak bakarrik janzten eta eranzten ikasten duelako, baita botoiak lotzen eta askatzen ere. Baina ez al du egunero berokia, txaketa, atorra … janzten eta eranzten? Egunerokotasunak ematen dizkigun aukerak ez al dira nahikoak?

Nire asmoa ez da mantalaren erabileraren inguruko eztabaida sortzea, bai ordea bere erabileraren inguruko hausnarketa piztea.

Egun osoan haurra mantala jantzita aritzea beharrezkoa da? Zer onurak ekartzen dizkio mantalaren erabilerak haurrari? Zer eragozpen sortzen dizkio?

Nik argi dut, mantala bai, baina beharrezkoa denean soilik.

 

etiketak

Publicaciones relacionadas

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba
Cerrar