Uncategorized @eu

GURASOEI GUTUNA LEHIAKETAKO OHARRA

Egun on,

Larunbateko ekitaldia prestatzen gabiltzala….pare bat ohar eta opari bat,

Aurrenekoa:

Lehiaketak 4 ‘kategoria’ ditu. Helduak, Gazteak, Haurrak eta Haurtxoak. Kategoria bakoitzean irabazle bat aukeratuko dugu eta azaroaren 28an egingo dugun festatxoan jasoko du saria.

Irabazleei aurretik abixatuko zaie. Azaroaren 25a baino lehen.

Bigarrena:

Gutunen testu zatiekin muntaia bat egiten ari gara. Idatzi diozun horren argazkirik azaltzea gustatuko litzaizuke?

Hala bada, bidali helbide honetara: info@ttiklik.com edo mezu honi erantzun.

Hirugarrena:

Nik ere aurten gutuna idaztea lortu dut. Hau ez litzateke posible izango zuek denak egindako lanak iritsi ez balira. Zuek eman didazue idazteko adorea eta indarra. Mila esker, bihotzez!

Irakurri nahiko bazenute, hemen dago: https://www.ttiklik.com/eu/blog/2015/11/21/gurasoei-gutun-berezia/

Azkena:

Datorren larunbatean, azaroak 28, Igartza jauregira etortzerik izango bazenute ederra litzateke. 

Mila esker eta laster arte!

Itxaro

www.ttiklik.com

**argazkiak web gunean eta gurasoei gutunaren aurkezpenetan erabili ahal izango direlarik (hurrengo urteetarako ere).

Argazkiak bidaltzeak baldintza hauek onartzen direla esan nahiko luke.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button