Gurasoei Gutunainteresgarriakttk-mundura

III. “GURASOEI GUTUNA” concurso de relatos cortos. Ganadora categoría infantil

AMA, ZERGATIK HANDITU NAIZ?

Kaixo ama!

Gaur ez dakit zergatik triste nago, nire barrua negarrez dago eta ez dakit nola adierazi, zuri ama, zer gertatzen zaidan. Horregatik eskutitz hau idaztea pentsatu dut nere barruko tristura adierazi nahiean.

Ama, nik berriro txikia izan nahi dut, egunero eskola bidean noala ume txikiak beraien amekin poz-pozik nola doazen ikusten ditudanean gogoratzen naiz gu biok,elkarrekin, baita horrela joaten ginela. Baita gogoratzen naiz nola jolasten genuen elkarrekin, nola kilimak egiten zenizkidan, nola marrazten genuen elkarrekin,… Jo, ama, ze ondo pasatzen nuen.

Ai ama, pena daukat orain ez ditugulako horrelako gauzak egiten eta berriro hauek egitea gustatuko litzaidake. Zergatik handitu naiz? konturatu naiz handitzen hasi naizela eta denbora gutxigo dudala zurekin jolas egiteko. Gainera, orain zuk ere ez daukazu denbora asko gauza horiek egiteko lanpetuago zaudelako.

Ama, desio baten aukera emango bazidaten berriro txikia izatea eskatu nuke eta elkarrekin jolasteko denbora hori luzatuko nuke; ze, badakizu, nik asko maite zaitut eta izugarri gustatuko litzaidake berriro horrelako gauzak egitea.

Ah! Ama, munduko amarik onena zara.

IRANTZU Eskisabel Aranburu

8 urte

etiketak

Publicaciones relacionadas

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba
Cerrar