III. “GURASOEI GUTUNA” concurso de relatos cortos. Mención especial

GURASOEI GUTUNA
Kaixo ama baita zuri ere aita,

Ez da bidali dizuedan lehen idatzia, aurrez ere bizi izan dugu ta hortarako egoerarik. Karta honek baina, ez du aurrekoen antz pittinik ere, ez da eta urruntasun fisikoa hizki bidezko harremantze honen zergati. Ez da,  ni sortzearen zorra kitatzeko ahalegina , ez eta nire kontzientzia-garbiketa behartu bat; orain arte ezkutuan izan ditudan milaka oihu esaldi bihurtu eta hala bidaltzea bultzatu nauena. Nahia, eta berau burutzeko indarra aski izan zaizkit oraingo honetan.

Denbora aurrera doan heinean, ohartu naiz gutxi direla elkarri begira, entzunez, ezagutuz… pasa ditugun uneak, behartuak elkarri azkenaldian eginiko hitz oro. Gehiegi dira iada, arazoari bizkarra emanez joan zaizkigun aukerak, eta handia da gogoz kontra irentsitako listu kopurua. Maiz pentsatu izan dut, zenbait egoera gainditzeko galtzeko prest izan behar ginatekela, sugandilak isatsarekin egiten duen bezalaxe, galdu, ondoren berri bat sortzeko.

Bada, asko izan da galdu duguna eta luzea dugu irabaziz jositako bidea. Gonbita bat besterik ez da, partida honen parte izateko, ados eta elkarrekin. Orain arte eztarrian trabatu dugun hori, arnas izan dadila.

Besarkada bat

Mattin Korta Zeberio

20 urte

Publicaciones relacionadas

Deja una respuesta

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Botón volver arriba