HazieraHezkuntzaItsaso Güemes

Baina Ama, MUTILEK ZUTIK iten dute pixa!

Gaur goizian esaldi honekin hasi dugu eguneko lehen elkarrizketa eta idazki honi bidea eman dion hausnarketa…

Dutxatzen ai nintzan nere ia 4 urteko semia, esnatu berritan bainu-gelara sartu, eta pixa zutik egin nahi zula esan didanean; harrituta, baino zalantzarik gabe ezetz esan diot, mesedez komunian eserita egiteko pixa, beti bezela…harek ezetz, bere zakila esku artian eutsita, zutik in nahi zula pixa:

• Maitia, iriki gaineko tapa, eseri komunian, ta in zak pixa eserita mesedez; horrela ez duk komuna pixez zipriztinduko ezta zikinduko
• Baina Ama, mutilek zutik iten dute pixa!
• Zutik pixa iten ikusi dittuken mutil hoitako zenbat ikusi dittuk komunaren garbiketaz arduratzen? Ta mutil guztiek zutik pixa iteana ez duk egiya, ze hire aitatxok adibidez eserita iten dik pixa, eta Porrotx pailazoak ere bai! Ta kaka iteko eseritzen bahaiz, pixa egiteko zergatik ez? Beraz seme, mutil BATZUK iten dute ZUTIK PIXA

Eserita egin du pixa nere semeak, komuna batere zipriztindu ezta zikindu gabe…
Gertaera honek ordea, burura ekarri dizkit hilabeteotan eskolako mutilezko laguntxoekin eskolaz kanpoko komunera pixa egitera elkarrekin jun gineneko 2 egoera, 2 mutil ezberdinekin, baina biek portaera berdinarekin…eta portaera horrek nere harridura eragin zuen, bai haurren adinagatik (3-4 urte), baita egiteko modu horren naturaltasunagatik: komunea heldu, zakila atea, komun zulora gerturatu eta zakila eskuekin heldu gabe ere pixa egin zuten ZUTIK, komun gehiena pixez zipriztindua utziz…nik komuneko papera hartu eta zipriztinak lehortu nitun, nere semea eseri eta komuna era duin eta garbiagoan erabili ahal izateko, baita atzetik etorriko zirenengan pentsatuz…

Portaera horrek harriduraz gain galderak ere eragin zizkidan…Nun ikusi/ikasi ote dute pixa egiteko portaera hori haurrek? Beren etxeko komunetan ere, portaera hori al dute? Eta azken galdera honen erantzuna baiezkoa bada, noren esku egongo ote da komunaren garbiketaren ardura, alegia nork garbituko ote du komuna?…

Nik, Pirritx eta Porrotxen “ESERITA MESEDEZ!” abestiaren mezuarekin bat egiten dut…eta zuk?

“Txukun-txukun erabilita
garbitzeko lanik ez!
Neska nahiz mutil
andre nahiz gizon
ESERITA MESEDEZ!
Komunean gaudenean
denok berdin garenez
berriz esango dizut
ESERITA MESEDEZ!”

Oiartzunen, 2019.05.03an
Itsaso Güemes

Related Articles

Back to top button