nabarmenduakTTiKLiK!ttk-ikastaroak

Del año del dragon al año de la mariposa

2019-06-12

ttiklik elkarguneako (hemendik aurrera ttiklik elkartea) Antzerki Emozional tailerrari itxiera eman genion atzo.

Urtero lez, Igartzako Jauregian elkartu genituen gurekin ikasturte osoan izan ditugun dragoi txikiak. Festa giroan, tailer hauetan egiten dutena azaltzen lagundu ziguten haurrek, Aintzane Irizar eta Nere Rubio-ren gidaritzapean.

Beste behin tailer honen nondik norakoak ezagutzeko aukera izan genuen eta era berean haur-guraso-familiarteko-lagun kuadrila elkartzeko aukera zoragarria izan zen.

 

Mila esker atzo eta urte hauetan ondoan izan zaituztegun guztiei.

ANTZERKI EMOZIONALARI BURUZKO INFORMAZIOA


Aurtengoa DRAGOIAREN URTEA izan bada, dragoiaren suak erreta utzi duen guztia berreskuratzea tokatzen zaigu. Berritze prozesu batean sartuta gaudela aipatu genuen aurreko batean eta hori dela eta datorren ikasturtea tximeleta-ren urtea izango da.

..::METAMORFOSIA::..

Uda honetan gure krisalida sortuko dugu, deskantsua hartu, indarrak berreskuratu eta eraldatutako tximeleta moduan itzuliko gara iraila-urri aldera.

Uda zoragarria opa dizuegu guztioi!


MATRIKULA ZAITEZ!


2018. urtean: DRAGOIAREN URTEA

2017. urtean: EURITAN DANTZAN

Ikusi 2016ko saioa: UR TANTA BAT

Ikusi 2015eko saioa: ez daukagu ezer gehiago esateko….


 

Publicaciones relacionadas

Botón volver arriba
Cerrar