Escuela de Crecimiento Infantil 2015-2016
TTiKLiK! ELKARGUNEAn 2015-2016 ikasturtea:
HAUR GARAPEN ESKOLA
Haurrak jolastuz eta imitazioaren bitartez ikasten du. Tailer hauen helburua aspektu hauek lantzea da: bere burua ezagutzea, bere gaitasunetan sinestea, komunikazio osasuntsua izatea, errespetua, enpatia .
Balore hauek jolasean ikasiko ditu eta honez gain lagun berriak egingo ditu, berak ongien dakien moduan, jolastuz, erlazionatuz eta esperimentatuz.
Ordutegia: 17:30-19:00
Adina: 6-12 urte
Aditua: Idoia Apaolaza. Psikopedagogoa.
Saioak bakarka: 25€/saioa
Data |
Gaiak |
urriak 26 |
ELKARLAN TAILERRA |
azaroak 30 |
KOMUNIKAZIO TAILERRA |
abenduak 28 |
EMOZIOEN TAILERRA |
urtarrilak 25 |
AUTOESTIMA TAILERRA |
otsailak 29 |
BALOREEN TAILERRA |
martxoak 21 |
ENPATIA TAILERRA |
apirilak 25 |
SORKUNTZA TAILERRA |
maiatzak 30 |
BILGUNE TAILERRA |
- Elkarlan tailerra
Zer eskaintzen diot nik taldeari? Norberaren berezitasunetik abiatu eta taldearen dibertsitate eta aberastasuna landuko da ; alaitasuna, ideiak, laguntza, desberdina naiz baina bakarra.Saioan zehar eskulan, jolasa eta ipuinaren bitartez elkarlanak egingo dira.
- Komunikazio tailerra
Komunikazioa definitu, ezagutu, jolastu eta azken finean, komunikazio osasuntsua aurrera eramaten ikasiko da, modu ludiko eta dibertigarrian
- Emozioen tailerra
Ekintza desberdinen bitartez, emozioak identifikatuko dira. Era berean, emozio bakoitzak lotzen duten sentimendu eta jokaerarekin erlazionatzen ikasiko da.
- Autoestima tailerra
Autokontzeptua eta autoestima izango dira ardatz. Emozioak, mugak eta gaitasunak ere landuko dira, metodologia jolasa izanik.
- Baloreen tailerra
Baloreak osatzen duten elementuak( errespetua, maitasuna, neu onartzea, bestea onartzea,zintzotasuna) identifikatu eta praktikan jarriko dira modu ludikoan.
- Enpatia tailerra:
Ni izatea, bestea izatea, bestearen lekuan jartzea … egoera desberdinen bitartez errespetua eta elkarlana izango dira ardatz.
- Sorkuntza tailerra
Sortuz ikasi. Ipuinak sortzen ikasiko da, eta emozioen ipuinak sortuko dira.Baita, istorioak, eskulanak egingo dira garrantzitsuak diren pertsonentzat, eta ekintzen bitartez sentimenduak espresatuko dira.
- Bilgune tailerra
Aurreko tailerretatik eraginkorrenak izan diren ekintzak bildu eta errepasatuko dira modu dibertigarrian.
Un comentario