Oligoelementuak

Kaltzioa

Organismoan ugarien agertzen den minerala da kaltzioa, eta pisu guztiaren % 2 inguru hartzen du. Gorputzak daukan kaltzioaren % 99 hezurretan egoten da, eta gainerakoa, zelula-barneko eta zelula-kanpoko likidoetan, non prozesu funtzional garrantzitsuak egiten dituen: nerbio-bulkada transmititu, neurona-kitzikapena eta neurotransmisoreen osaketa, odol-koagulazioa, eta abar. Elikagaiek duten kaltzioaren % 25 eta % 40 artean xurgatzen du gure organismoak, eta haurdunaldiaren gisako egoera berezietan, % 60raino heltzen da. Xurgatzen dugun kaltziorik gehiena hezurrak eta hortzak sortzeko eta erregeneratzeko erabiltzen da. D bitaminatik eratorritako hormona baten araberakoa izaten da xurgapena, eta, beraz, elkarri lotuta daude kaltzioa eta D bitamina. Egunean kaltzio kopuru jakina hartzea komeni da dietaren bidez: emakume eta gizon helduek, 90 miligramo eguneko; emakume haurdunek eta hazteko adinean dauden haurrek, 1.100 miligramo eguneko; bularra ematen ari diren emakumeek, 1.200 miligramo eguneko, edoskitze-aldiak iraun bitartean.

Non aurkitu dezakegun:

[KALTZIOA mg/100g]
Hiziki algak 1400
Wakame algak 1300
Arame algak 1170
Sesamo haziak 1160
Esne hautsa 聽900
Gazta holandarra 聽850
Kombu algak 聽800
Sardinak 聽435
Almendrak 聽235
Soja 聽225
Urrak 聽210
Perexila 聽200
Aza hostoak 聽200
Txikoria-belar(diente de le贸n) 聽185
Garbantzuak 聽150
Eguzkilore haziak 聽120

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button