AzkenburukoakErrezetakZerealak

Olo gailetak

OSAGAIAK:

  • Baso bat olo maluta (finak)
  • Baso bar gari-hirin integral edo erdi-integral
  • Kafe-koilarakada bat laranja birrindua (edo limoia)
  • Baso laurden mahaspasa
  • Kafe-koilarakada erdi kanela
  • Baso erdi ur
  • Baso erdi arto-olio
  • Baso erdi sagar-zuku
  • Hurrak, melaza

NOLA PRESTATU:

  1. Hirina, malutak eta kanela ondo nahastu.
  2. Gero, hurrak -txikituta-, laranja birrindua, mahaspasak eta melaza erantsi.
  3. Ondoren oloa gehitu, eta azkenik, sagar zukua.
  4. Osagai guztiak ongi nahasi, ore bat egin arte.
  5. Gero, orea puskatan banatu, eta puskekin bolak egin, eta bolak eskuekin zapaldu, gaileta forma emanez.
  6. Bukaeran, laberako azpil bat olioztatu, gailetak bertan jarri, eta 15 minutuz egin labean, 175ºC-tan

ON EGIN!

Iturria: Denontzako Makrobiotika. Egoitz Garro.

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close