Eztarriko arazoak
Eztarriko mina askotan izaten badute, sistema linfatiko eta gongoil-sistema (ganglionarra) garbitzea komeni da.
Normalean eztarriko min gehienak Belladona 7CH eta Mercurius solubilis 7CHrekin konpontzen dira; 2 granulo hartuz, 3 aldiz egunean.
Mina sortu duena tenperatura aldaketa handia izan bada, Aconitum napellus 7CH gehitu diezaiokegu, dosi beretan:
Erremedioa | Goiza | Eguerdia | Gaua |
Belladona 7CH | 2 | 2 | 2 |
Mercurius solubilis 7CH | 2 | 2 | 2 |
Aconitum napellus 7CH | 2 | 2 | 2 |
Merkatuan dauden produktu batzuk:
Homeovox Boiron etxekoa — afoni kasutarako batez ere. 3 urtetik aurrerako umeentzako.
Edukia:
Aconitum napellus
Arum triphyllum
Atropa belladona
Bryonia dioica
Caléndula
Ferrum phosphoricum
Hepar sulfur
Kalium bichromicum
Mercurius solubilis
Populus candicans
Spongia tosta
Eszipienteak:
Arto almidoia
Laktosa
Sakarosa
Besteak.
Nola hartu:
Prebentzio moduan: ahoan 2 konprimitu disolbatu, 5 aldiz egunean.
Sintomen tratamendua: 2 konprimitu disolbatu ahoan orduro. Sintomak hobetzen doazenean, ordu tarte haundiagoekin hartu.