AmatasunaHazieraHezkuntza

Eskatu gabeko aholkuak

 

Laguntza! Nire amaginarreba eta anaiarengandik jasotako aholkuekin itotzen ari naiz! Berdin da zer egiten dudan; egindako hori beti dago gaizki. Asko maite ditut baina … nola muga ditzaket, nahi ez ditudan aholku horiek?

Zure haurra zure bizitzako parte garrantzitsu bat den bezala, besteentzako ere garrantzitsua da. Zure txikia maite duten pertsona hauek, zurekin eta haurrarekin lotura bat daukate. Lotura honek aholkuak ematera bultzatzen ditu. Hau jakinda, egoera errespetuz bidera dezakezu, besteen sentimenduak mindu gabe.
Aholkuez aparte, zure ahurra da eta zuk hoberena deritzozun moduan haziko duzu. Beraz, normalean, ez du merezi ondo maite zaituen baten aholkuengatik eztabaidan hastea. Nahi ez dituzun aholku hauei modu desberdin hautan eman diezaiokezu erantzuna:

Aurrena entzun
Epaituta sentitzen bazara, normala da babeserako jarrera  hartzea; baina normalean ez da kritika bat izaten. Beste pertsona, gehienetan, berarentzako garrantzitsua den sentimendu bat partekatzen ari da zurekin. Saiatu entzuten. Posible da zerbait garrantzitsua ikastea.

Ez hartu kontutan
Beste pertsonak iritziz aldatuko ez duela baldin badakizu, irribarre bat egin, baiezkoa esan eta konpromiso gabeko esaldiak esan: “interesgarria”. Gero zure ideiak, zuk nahi bezala aurrera eraman.

Baiezkoa eman
Posible da aholku horren zati bat zuretzako baliagarria izatea. Hala bada, gaiarekin erabat ados zaudela esan.

Zure eztabaidak aukeratu
Zure amaginarrebak, paseatze garaian  umeari txapela jartzeko esaten badizu, jarri iezaiozu bat. Ez dio inongo kalterik egingo eta amaginarreba lasaitzeko balioko du. Hala ere, zuretzako garrantzitsuak diren gauzetan,edo zure txikiaren osasun edo ongizaterako garrantzitsuak direnetan, ez amore eman.

Gauzak argi utzi
Zure anaiak haurra gauetan lo hartu arte negarrez uzteko esaten badizu, eta zuk hau inoiz egingo ez baduzu, ez zaitez bere aurrean gauetan jaiki behar duzula esanez hasi. Gaia ateratzen badu, distrakzioa da zure armarik hoberena: “kafe bat nahi?”

Zure burua hezi
Jakintza boterea da; heziketa eta hazierari buruzko liburuak irakurriz, zure burua eta zure familia babestu. Zure haurrari begira ahal duzun hoberena egiten ari zarela ziur izan.

Beste pertsona hezi
Zure “maisua” informazio okerra edo denboraz pasata dagoena ematen ari bazaizu, gaiaz ikasi duzuna berarekin partekatu. Beste pertsonak, bere ikuspuntua irekiagoa bihur dezan lor dezakezu. Irakurri duzun, liburua, artikulua … aipatu.

Mediku bat aipatu
Jende askok, profesional batek esandakoa bakarrik hartzen du kontutan. Zure pediatra zure ikuspuntuarekin ados badago, esan “nire pediatrak esan zidan sei hilabetera arte purerik ez emateko”. Zure pediatra zurekin ados ez badago, beste mediku bat aipatu; agian haurtxoen zaintzari buruzko liburu bat idatzi duen bat edo …

Erantzun xumeak eman
Erantzun saiheskor batekin borroka ekidin dezakezu. Zure ahizpak fardela kentzen hasi zareten galdetzen badizu (baina zuek helburu horretatik oso urrun bazaudete), zera erantzun dezakezu: ”horretan gaude”.

Laguntza eskatu!
Zure “aholkularia” seguruenik ados egon zaitezkeen gai batzuetan aditua da. Bilatu eta zure bidean laguntzeko esaiozu. Pozik sentituko da lagundu dizulako eta zu ere ondo sentituko zara, honela ados ez zauden gai horietan bere auka joan beharrik ez daukazulako.

Erantzun estandar bat buruan izan
Edozein aholkuren aurrean erabili daitekeen azalpen bat da hau: “Soluzio hau zuretzako hoberena ez izatea posible da , baina niretzako egokiena da”.

Zintzoa izan
Zure sentimenduekin zintzoa izan. Une lasai bat bilatu, distrakzio gabea, eta behar dituzun hitzak aukeratu: “Badakit Daniel asko maite duzula, eta pozik nago berarekin hainbeste denbora pasa dezakezulako. Badakit, aholku bat ematean, niri laguntzen ari zarela pentsatzen duzula, baino hartutako erabakiarekin gustura nago, eta hori ulertu dezazun nahiko nuke”.

Ideia antzekoak dauzkaten lagun taldea topatu
Zure haziera filosofia bera daukaten talde edo foro baten parte izan. Zure ideia berdinak dauzkaten beste guraso batzuekin hitz egiteak asko lagun diezazuke. Honek indarra emango dizu zure ikuspuntu bera ez daukaten pertsonen aholkuei aurre egiteko.

Artikulu hau Elizabeth Pantley-ren Gentle Baby Care (McGraw-Hill, 2003)  liburutik hartutako zati bat da.
Iturria: crianzanatural

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close