ElikaduraGantz azidoak

Omega 3-6-9

 

Nire nekea, memoria falta direla eta, aurreko batean lagun dudan mediku-nutrizionista batek OMEGA3 hartzeko komentatu zidan.

Belardendara jun ta OMEGA3 bakarrik ez 6 eta 9 zeuzkena ere hartu nuen; ea honela zerbait potenteagoa lortze ote nuen…

Baina zertarako balio dute olio hauek? Ze eragin dute gure gorputzean?

Omega 3/6 oreka

 

Omega 3,6,9 gantz azidoen oreka egokia mantentzea ezinbestekoa da hantura prozesuen kontrolerako baita intsulina-glukagoi hormonen jariaketa orekatuaren mantenurako, zeintzuek odolean dugun azukre maila erregulatzen duten.

Egun Mendebaldeko munduan daramagun elikadura dela eta, zeina gero eta aberatsagoa den animali jatorriko asetutako gantz azidoetan. Omega 6 eguzkilore olioan hartu ohi dugu eta omega 9, aldiz, oliba olioan. Baina omega 3 gantz azidoen oreka mantentzea ere ezinbestekoa da. Izan ere, azken hau, frekuentzia gutxiagoz kontsumitzen ditugun arrain urdin eta inaza olioan aurkitzen da (azido gamma linolenikoa)

Gantz azidoek modu zuzen batean eikosanoideen sintesian eragina dute. Omega 3 eta 6 azidoak eikosanoideen prekurtsoreak dira, zeintzuek aldi berean, prostaglandinen prekurtsoreak diren. Kolesterolaren antzera, eikosanoide onak eta “txarrak” daudela esaten da eta honi dagokionean, omega 3 azidoak gantz azidoak eikosanoide eta hauek prostaglandina bihurtuko dituzten entzimak erregulatzeko gaitasuna dauka. Aldi berean, delta-5 desaturasa inhibitzeko gaitasuna dauka (animali jatorriko gantz azidoak azido arakidoniko bihurtzen dituen entzima).

Bestalde, omega 3 azidoak animali jatorriko gantz azidoak eikosanoide txarretan bihurtzea galarazten du.

Orokorrean, eikosanoide onuragarriek agregazio plaketarioa inhibitzen dute, basodilatazioa eragiten dute, proliferazio zelularra inhibitzen dute, erantzun inmunea areagotzen dute eta hanturaren aurkako efektua dute. Bestalde, eikosanoide “txarrek” aurrekoen kontrako eraginak dituzte.

Guk, jarraituz, delta-5 desaturasa izeneko entzima daukagu, zeinak eikosanoide txarren sintesia inhibitzen duen. Bestetik, delta-6 desaturasa entzimak gantz azidoetatik eikosanoide onetarako ransformazioa errazten du.

Urteekin, hala ere, delta-6 desaturasa entzimaren aktibitatea gutxituz doa eta bi entzima hauen arteko oreka apurtu egiten da. Eikosanoide on eta “txarren” arteko oreka hori apurtu eta intsulina-glukagoi desoreka hormonalak eta hantura prozesuak areagotzen dira.

Hau dela eta, omega azidoen, eta batez ere omega 3aren oreka mantentzea ezinbestekoa da. Omega 3 azidoan aberatsak diren elikagaiak hurrengoak dira: arrain urdinak (sardina, atuna, salmoia, ezpata arraina).

Iturria:http://medikuntzanaturala.blogspot.com/2011/01/omega-36-oreka.html
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close