ErrezetakGosegarriak

Tahin edo Tahinia

 

Tahina bezala ere ezaguna.
Tahin edo Tahinia sesamoz egindako pure edo krema bat da. Herrialdearen arabera, supermerkatu, belar-denda edo dietetika dendetan erosi dezakegu.
 
Kristalezko poteetan etortzen da; pixka bat xigortua ere aurki dezakegu eta gatza edo gatzik gabea izan daiteke. Arabiar sukaldaritzan oso erabilia da; baina ekialdeko herrialde batuetan.
 
Tahin edo Tahinia mantekila edo margarinaren ordezko bezala erabili daiteke, ogi tostatu baten gainean gosegarri moduan baita ere eta Humusaren oinarrizko osagarria da (garbantzu pure goxoa).
 
Elikagai nutritiboa da. Bere oinarria sesamo haziak direnez, gantz asegabeak (%55 inguru) ditu, beraien artean lezitina (sojak baino gehiago), burdina, proteinak, kaltzioa, zinka, zuntzak,…dauzka.

Produktu kaloriko bat dela kontutan izan behar dugu eta bere kontsumoa mugatu.

Propietate nabarmenak

Tahiniak gantzak digeritzen laguntzen du eta arterietan kolesterola pilatzea ekidin.

Kaltzio, fosforo, burdina eta magnesio iturri ezin hobea da. Proteina kopuru handia dauka, batez ere metionina.

Sesamo haziek, azido oleikoa (monoasegabea) eta linoleikoa (poliasegabea) dauzkate, proportzio berdinean.

Gainera, sesamo haziek, antioxidatzaile natural bat daukate, sesamol-a eta krema hau luzaroan mantentzen laguntzen du.

600 Kcal/100gr

Tahin edo Tahiniarentzako osagaiak (4 lagunentzako)

•    Apur bat xigortutako sesamoa.
•    Ura edo sesamo olioa (aukerazkoa)
•    Itsasoko gatza.
 
Nola egin
 
•    Aurrena, su baxutan, sesamo haziak xigortuko ditugu; beraien usain berezia askatzen hasi arte. Etengabe nahastu, erre ez daitezen.
•    Une delikatuena, ehotze-garaia da. Ordu batzuetan ehotzen badugu, pure edo krema zuzenean lortuko dugu.
•    Etxean garatzen dutenek, ehogailu elektriko bat erabiltzen dute, baina ur edo sesamo olio pixka bat gehitzea beharrezkoa da egitura krematsua lortzeko.
•    Bukaeran gatz apur bat gehituko diogu. Zaporea indartzeaz gain, gatzak gantza edo sustantzi oliotsua daukaten janariak hobeto digeritzen laguntzen du.
 
Aholkua
 
Tahin edo Tahiniak luzaro iraute bahi badugu, urik ez jartzea da hoberena.
Kaltzioan aberatsa delako kontsumitu nahi baduzu, beti eros dezakezu dendan, edo sesamo gordinarekin egin. Zapore xuabegoa dauka, baina mantenugai gehiago.
 
 
Iturria: http://www.enbuenasmanos.com/articulos/muestra.asp?art=948

Iturria:http://www.alimentacion-sana.com.ar/portal%20nuevo/actualizaciones/tahini.htm

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button