AzkenburukoakErrezetak

Algarrobo bizkotxoa

Osagaiak:

  • 120g gari irin bahetua (tamizatua)
  • 2 kutxarada haundi algarrobo irina
  • 1 kutxarada (postre) legamia
  • 3 arraultza
  • 1 dl ekilore olioa
  • 100 g fruktosa
  • 1 dl esne gaingabetua


 

Nola prestatu:

  1. Hasteko, arraultza zuringoak elur-punturaino irabiatu, gatz pixkatekin. Aparte utzi.
  2. Ontzi batean, arraultza gorringoak, ekilore olioa, fruktosa eta esnea irabiatu.
  3. Beste ontzi batean gari irina, algarrobo irina eta legamia nahastu. Ondo nahastuta dagoenean, aurretik egindako nahasketari gehitu, beti ere nahastuz. Txuringoak batu, egurrezko kutxara bat eta goranzko mugimenduarekin.
  4. Labea berotzen jarri, 200ºC-tara.
  5. Nahasketa aurretik olioztatu eta irineztatutako molde batera pasa (silikonazkoa bada, ez da behar), aluminiozko paper batekin tapatu eta labean sartu, 30 minutuz. Aluminio papera kendu eta beste 20 minutuz eduki.
  6. Denbora pasatakoan, kutxilo bat erabiliz ondo egina dagoela begiratu (kutxiloa sartu, eta lehorra ateratzen bada, lixto!). Egina badago, atera, hozten utzi eta ondoren atera.

 

ON EGIN!!!

etiketak

Related Articles

One Comment

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close