ElikaduraOsasuna

GAIXOTASUN ZELIAKOA EDO ZELIAKO IZATEA

 

Zeliakia izenaz ere ezagutzen den Gaixotasun Zeliakoa(GZ), glutenarekiko jasanezintasun kronikoa da. Glutena zereal batzuek duten proteina da, hala nola: garia, espelta, garagarra, zekalea eta oloa.

Glutenak, gaixo zeliakoengan, heste meharreko biloak kaltetu egiten ditu, eta ondorioz, elikagai gehienen (proteinak,
koipeak, karbohidratoak, gatz mineralak eta bitaminak) xurgatzea murriztu.

Gutxi gorabehera 100 lagunetik batek du GZa eta genetikoki baldintzatuta daudenek izan ohi dute. Edozein adinetan ager daiteke, haurrengan ez ezik, helduengan ere.

Gure ingurunean hesteetako gaixotasun kronikorik ohikoena dugu hau.

 

 

 

SINTOMAK

Ondokoak izaten dira sintomarik usuenak: gosea eta pisua galtzea, beherako kronikoa, anemia, sabeleko distentsioa, hazkundearen atzeratzea, izaera-aldaketak, aholegarrak. Hala ere, sintomak ahulagoak izatea edo sintomarik eza eman daiteke, eta honek gaixotasunaren diagnostikoa oztopatu egiten du.

DIAGNOSTIKOA

Diagnostikoa bi probaren bidez egiten da:

– Lehenengo, odoleko antigorputz espezifikoen analisia (antiendomisioa eta antitransglutaminasa). Honek gaixotasuna egiaztatzen ez badu ere,
bazter dezake.
– Bigarrenik, hestearen biopsia, diagnostiko fidagarria erakusten duen
proba bakarra.

Gaixotasuna egiaztatzen duen hestearen biopsia egin baino lehen, ez zaio inori dietatik glutena kendu behar.

TRATAMENDUA

Bizitza osoan zehar glutenik gabeko dieta zorrotza jarraitzea da GZaren tratamendu bakarra. Dieta behar bezala jarraituz gero, sintomak eta biloetako kalteak desagertu egingo dira. Hemendik aurrera Gaixotasun Zeliakoaz beharrean, Zeliako Izateaz hitz egiten has gaitezke.

GLUTENIK GABEKO MENUAK EGITEKO GIDA

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close