Adimen EmozionalaHazieraHezkuntza

Adimen emozionala. Zer da? Zergatik landu behar dugu?

 

Askotan entzun izan dugu Adimen Emozionala modan dagoen zerbait dela, oraingo psikologoen kontua baino ez dela…

Aldez aurretik argi utzi nahi dugu gai honi buruz ikerketa sakon eta serioak egin direla, bai heziketa mailan, bai medikuntzan bai neurologia mailan, bai neurozientzia mailan eta, noski, zer esanik ez psikologia mailan. Asko eta ondo ikertzen ari den gaia da Adimen Emozionalarena. Hona hemen gai honekiko interesak bultzatuta, ikerketa lanean dabiltzan zientzialari batzuk:

• Antonio Damasio (mediku neurologoa, emozioek burmuinean duten eragina ikertzen dihardu)

• Hawar Gadner (Psikologo ikertzailea, Adimen Anitzen Teoria da bere ekarpenik esanguratsuena).

• Richard Davidson (Neurozientifikoa da, burmuinaren plastizitatea, gure inguruak emozioetan duen eragina eta desoreka emozionalen arrazoiak ikertzen dihardu).

• Gure inguruan ditugun psikologorik ospetsuenak: Rafael Bisquerra eta Begoña Ibarrola.

• Linda Lantieri (Adimen Emozionalean aditua, Heziketa eta Adimen Emozionalaren arteko harreman edo loturak ikertzen dihardu).

• Daniel Goleman (Adimen Emozionalaren gaineko best-seller asko idatzi dituen ikertzaile-dibulgatzailea).

Horiek guk ezagutzen ditugunetako batzuk besterik ez dira. Batzuk, pertsonalki ezagutzen ditugu eta euren ikerketak gertu-gertutik jarraitzen ditugu; beste batzuk, berriz, egin dituzten ikerketak irakurri ditugulako ezagutzen ditugu. Benetan lan interesgarriak guztiak.
Zenbat eta ikerketa gehiago egin, gu gero eta konbentzituagoak gaude Adimen Emozionalak pertsonari dakarkion onuraz.

BAINA ZER DA ADIMEN EMOZIONALA?

Norbere emozioez jabetzea da, horiek identifikatzea eta ulertzea; baita besteenez jabetu eta haiek identifikatzea ere.

Gure bizitza eta lana helmuga pertsonaletan (ametsak) oinarritzea da, nork bere burua motibatzea eta besteekin harreman emankorrak izatean datza (elkarbizitza).

Duela urte batzuk arte, pertsonaren adimenaz hitz egin denean, adimen kozienteaz hitz egin denean, bi adimen mota hartu izan dira kontuan: hizkuntzarako adimena eta logika-matematikarako adimena. Beraz, orain gutxi arte, bi adimen mota horiek baino ez dira kontuan izan pertsonaren “inteligentzia” baloratzeko.

Gaur egun, ordea, azken teoria eta ikerketa guztiak kontutan izanda, Howard Gadner-en ”Adimen Anitzen Teoria” batik bat, argi gelditu da pertsonak ez duela adimen mota bat bakarrik. Ikerketek frogatu dutenez, pertsonak beste adimen mota batzuk ere izan ditzake eta bere bizitzan zehar arrakasta izateko pertsonak trebetasun edo-eta adimen desberdin horiek behar-beharrezkoak ditu.

Adimen edo inteligentziaren inguruko kontzepzio edo ikuskera aldeka horrek sekulako eragina izan du hezkuntza mailan. Ikuskera desberdin horren arabera, jada edozeinek onartzen du hainbat arlotan zailtasunak dituen ikasle bat beste arlo batzuetan trebea izan daitekeela eta, beraz, eskolak trebetasun edo gainerako adimen mota horiek antzeman eta horiek garatzen lagundu beharko liokeela ikasleari.

Zeregin hori, baina, ez da batere samurra! Izan ere, horretarako, orain arte baliatu ditugun lan-prozedurak, estrategia metodologikoak… alde batera utzi beharko genituzke eta berri batzuen bila hasi.

Beraz, pertsona batek hor beheko adimen mota hauek izan ditzake, hauetako batzuk beste batzuk baino garatuagoak, noski:

Adimen anitzak:

• Hizkuntzarako adimena
• Logika-matematika adimena
• Espazioan ikusteko adimena
• Mugimendurako adimena
• Norbere buruarekiko adimena
• Pertsonen arteko adimena
• Naturarako adimena
• Haraindiako adimena

Adimen Anitzen Teoria dela eta, argi eta garbi ikusten da adimen horietako bi Adimen Emozionalari dagozkiola: norbere buruarekiko adimena eta pertsonen arteko adimena.

Baina persona bezala eta gure barnera begira, zertan lagun gaitzake Adimen Emozionalak?


• Norbere emozioen ezagutza hobea lortzen.
• Besteen emozioak identifikatzen.
• Norbere emozioak erregulatzeko gaitasuna garatzen.
• Emozio negatiboen ondorio kaltegarriei aurre hartzen.
• Emozio positiboak sorrarazteko gaitasuna garatzen.
• Norbere burua motibatzeko gaitasuna garatzen.
• Bizitzan jarrera baikorra izaten.
• Osasunez nahiz emozionalki gehiago zaintzen.
• Gure buruarekin ondo sentitzen: norbere ongizatea hobetzen.
• Besteekin elkarbizitzen eta harreman emankorragoak egiten.
• Bizi dugun guztia ikasgai bihurtzen.
• Ilusioa eta itxaropena sorraraziko dizkiguten helmugak izaten .
• …….


Zertan lagun gaitzake guraso bezala:

• Gure seme-alabak heztean jarri beharreko mugak zein diren argi edukitzen.

• Gure seme-alaben garapena oztopatzen duten mugak eta konplexuak saihesten.

• Ditugun emozio oldarkorrak (suntsigarriak) kontrolatzen eta erregulatzen.

• Emozio onuragarriak landuko dituen familia giroa sorrarazten.

• Emozio kaltegarriak saihestuko dituen giroa sorrarazten.

• Gure seme-alabek bere buruarengan duten konfiantza eta autoestimua handitzen laguntzen.

• Familia giro baikorra sortzen.

Zertan lagun diezaieke gure seme-alabei:

• Dituzten pentsamenduen, emozioen eta jokabideen ardura har dezaten.

• Dituzten emozio oldarkorrak erregulatzen (indarkeria).

• Pentsaera autokritikoa eta kritikoa garatzen.

• Bere buruarenganako autoestimua gara dezaten.

• Bere buruaren jabe izan daitezen.

• Besteekin harreman onuragarriak eraikitzen.

• Drogei eta beste atxikimendu eta menpekotasun arriskuei ezetz esaten.

• Benetan zoriontsuak izaten.

Zer garatu behar dugu pertsona batengan aipatutakoa landu dezagun?

Honetarako ezinbestekoa da honako 5 konpetentzia Emozional hauek garatzea:

1.-Kontzientzia Emozionala:

Konpetentzia honetan Autoezagutza garatzea litzateke garrantzitsuena. Baina zer da autoezagutza?
Autoezagutza, norberak bere burua ondo ezagutzean datza. Norberak zein trebetasun dituen, trebetasun horiek ahalik eta gehien landu eta azaleratzeko; eta zein ahulezi dituen, ahulezi horiek ahalik eta gehien landuz konpentsatzen joateko. Autoezagutza hainbat egoeren aurrean sentitzen duguna identifikatzeko ahalmena izatean datza, identifikatzen dugun emozio hori zergatik sortu den, eta baita zerk eragin duen ere.

2.- Erregulazio Emozionala:

Gure emozioak, positibo zein negatiboak, eraginkortasunez kudeatzeko ahalmena da.

3.-Autonomia Emozionala:

Norberak bere burua gobernatzeko ahalmena izatean datza. Horretarako, ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:

  • Autoestimua.
  • Jarrera baikorra.
  • Erantzunak hartzen jakitea.
  • Arau sozialen analisi kritikoa egitea.
  • Laguntza eta baliabideak bilatzea.
  • Autoefikazia emozioanla.

4.-Trebetasun Sozio-Emozionalak:

Besteekin harreman positiboak izateko gaitasuna da. Honetan ere ezinbestekoa da honako trebetasun hauek garatzea:

  • Oinarrizko trebetasun sozialak.
  • Gainerakoekiko errespetua.
  • Entz ute aktiboa.
  • Emozioak konpartitzea eta Enpatia.
  • Portaera prosozial eta kooperatiboa.
  • Asertibitatea.

5.-Bizitzarako trebetasunak:

Egunero-egunero suertatzen zaizkigun zailtasunei aurre egiteko garatzen ditugun estrategiak izango lirateke:

  • Bizitzarako trebetasunak.
  • Arazoak identifikatzea.
  • Helburuak finkatzea.
  • Gatazkak konpontzen jakitea.
  • Negoziazioa.
  • Ongizate subjektiboa.

Adimen Emozionalak duen abantaila handienetako bat da haurra amaren sabelean dagoenetik has gaitezkeela Adimen Emozionala lantzen, eta hiltzen den egunera arte garatu eta landu genezakeela.

Jaio aurreko etapa horretaz gutxi badakigu ere, Begoña Ibarrolak “Musika jaio aurretik” liburuan hainbat argibide ematen ditu.
Edonork Adimen Emozionala landu ahal izateko, ezinbestekoa da lan pertsonal sakona egitea.

Gure ikasleekin geletan Adimen Emozionala landu nahi badugu, lehen-lehenik, irakasleak berak bere baitan lantzea eskatzen du. Familiaren formazioa ere ezinbestekoa da, familiak eta eskolak ere bat eginda, eskutik helduta, joan behar dugu. Gurasoak ere Adimen Emozionalean formatuko balira, bazter guztietan nabarituko litzateke zerbait aldatzen ari dela. Gure jendartea gero eta osasuntsuagoa izango litzateke arlo guztietan.


 

Inteligencia emocional en los niños

 La inteligencia emocional o el control de las emociones era un valor casi desconocido en años anteriores, pero en la actualidad es promovido a través de libros, en las escuelas y comprendido desde la crianza como un requisito importante en la formación de los niños.
   La inteligencia emocional debe estimularse desde la infancia

La inteligencia emocional se estimula desde la infancia

La inteligencia emocional o el control de las emociones era un valor casi desconocido en años anteriores, pero en la actualidad es promovido a través de libros, en las escuelas y comprendido desde la crianza como un requisito importante en la formación de los niños.

La idea que solo se necesitan los conocimientos para desarrollarnos es totalmente errada. Tan  importante como esta área es crecer en afectos, aprender a conocernos, a controlar las emociones y saber encauzarlas hacia el dominio propio. Los niños requieren madurar en el plano emocional para relacionarse con sus pares, guiados por la tolerancia.

Características

  • Adquieren control sobre sus emociones. La ira, el enojo, la frustración y también la tristeza
  • Motivan sus pensamientos hacia objetivos claros. Sus emociones juegan a favor de sus deseos y la creatividad es otros de sus medios
  • Facilidad para hacer amigos gracias al control de sus emociones. Desarrollan la empatía (ponerse en el lugar del otro), amabilidad  y el respeto.
  • Facilidad de adaptación a diferentes entornos sociales.

http://cuidadoinfantil.net/inteligencia-emocional-en-los-ninos.html

http://laskorainadimenemozionala.ikasblog.net/2010/01/26/zer-da-eta-zergatik-da-garrantzitsua-adimen-emozionala-lantzea/

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close