HezkuntzaLoaOsasuna

Loaren nahasteak

 

Loaren nahasteak loaldian agertzen diren alterazioak dira.

Beti ez dira garrantzitsuak izaten, adinarekin hobetzera jotzen dutelako, baina gurasoengan kezka haundia sortzen dute.

Umearen bizitzan zehar, loak ohiko eboluzioa dauka (aldaketak egon daitezke ume desberdienen artean).


– 0-3 hilabetetara: egunean 16-17 ordu egiten ditu lo.
– 3-6 hilabetetara: egunean 14 ordu egiten ditu lo.
– 6-9 hilabetetara: egunean 13-15 orduren artean.
– 9-12 hilabetetara: egunean 14 ordu.
– 1-3 urtetara: egunean 12-13 ordu.
– Eskolaurre garaian: egunean 11-12 ordu.
– 6-10 urtetara: egunean 10-11 ordu.
– 12 urterekin: egunean 9 ordu.
– 16 urterekin: egunean 8 ordu.


Loaldiaren ordu hauek ez dira jarraian izaten, esnatze eta lokuluxka orduetan banatzen dira, haur-hezkuntzatik aurrera izan ezik.

 

Garai bakoitzeko loaren alterazio arruntenak honako hauek dira:

Bizitzako lehenengo urtea: Gau guztia segidan lo egiteko gaitasun eza.
1-3 urtetara: Ez dute beraien gurasoengandik banandu nahi, egunean sortzen diren beldurren ametsgaiztoak dituzte, gau-erdian esnatzen dira.
Eskolaurrekoak: Oheratzeko erresistentzia, irudimenezko zakiekin ametsgaiztoak, (eskolako estresagatik antsietatea, ohea bustitzearen, heriotzaren beldurra, etab.).
6-10 urtetara: Antsietate edo beldurrengatik insomnioa edo/eta gauetan esnatzea. Egiazko egoerekin ametsgaiztoak, gaueko beldurrak.

Loaren nahaste maizkoenak:

Ohitura txaharren ondorioz insomnioa: Gauetan esnatzen dira eta berriro lotaratzeko beraien gurasoen agerpena behar dute.
Sonambulismoa: Umea ohetik lo altxatzen da eta ohiko jarduerak egiten ditu. 4 eta 8 urte artean agertzen da eta nerabean desagertu.
Bruxismoa: Umeak, lo dagoen bitartean, aginak kirrinkatzen ditu.
Somnilokioa: Lo dagoen bitartean hitzegitea.
Gaueko beldurrak: Negar egin, garrasi egin, izerditu, ohean eserita gelditzen da esna balego bezala, baina lo dago. Hurrengo egunean ez dauka zertan gogoratu behar.
Ametsgaiztoak: Verdura sortzen duten ametsak eta umea esnatu ahal dute. Gogoratu egiten dira.
Apnea obstruktiboaren sindromea: Loaldian gertatzen diren arnastearen etenaldi luzeak dira, ahoa irekia duela arnastea, zurrungak, etc.
Loaren krisia: Umea bat-batean lo gelditzen da.

http://www.psikologoa.com/eu/trastornos-sueno-ninos.html

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close