Osasuna

Bach loreak

 

ZER DIRA? 


  
Tanta moduan hartzen diren  esentzia bibrazioanalak dira. 38 lore elixire daude. Lore elixire bakoitzak desoreka emozional konkretu batentzako balio du. OMS (ORGANIZACION MUNDIAL DE LA SALUD) ak onartu zituen 1976an medikamendu eraginkor bezala. Hemen azpian, lore bakoitzak sustatzen dituen ezaugarriak azaltzen dira:

– AGRIMONY: Pakea. Sentimenduak era irekian eta modu errealean komunikatzeko. Auto-onarmena eta benetako barne poza sustatzeko. “Ezkutuan” dauden arazoei aurre egiteko indarra ematen du.

 ASPEN: Gauza ezezagunei aurre egiteko konfiantza areagotzen du. Kontzeptu erreligioso, esoteriko, mundu espiritual gorenak esploratzeko beldurrak uxatzen ditu eta euren ulertzea hobetzen du.

 BEECH: Besteen gaitasun positiboez ohartzeko. Desberdintasunen eta inperfekzioen onarmena. Tolerantzia,errukia eta indulgentzia sustatzen ditu.

 CENTAURY: Norberaren ikuspuntua defendatu eta espresatzeko bane indarra ematen du, Besteen iritzien influentziatik aldentzea. Independentzia ematen du.

 CERATO: Izakera tinkotzeko. Norberaren intuizioan fedea eta  segurtasuna. Norberaren buruaruri eta ezagutzan konfidatza ematen du. Desorientazioa ezabatzeko  eta erabakien independentzia sustatzeko.

– CHERRY PLUM
: Lasaitasuna, oreka, indar mentala, Bildur okerrenak kontrolagarriak direla pentsatzeko sinismen  razioanala. Tortura fisiko eta psikikoak gainditzen laguntzen du.

 CHESTNUT BUD: Bizitzaren esperientzietatik irakaspenak barneratzeko. Orainean arretaz bizitzeko.

 CHICORYInteresik gabeko maitasuna sustatzen du. Ezer trukean espero gabe ematean, euren ingurukoei diren bezala izaten eta hazten uzten zaie.

– CLEMATIS: Ideien burujabetza, oinak lurrean edukitzea. Orainean eta etorkizunean interesa eta arreta jartzea.  

– CRAB APPLE: Gauzak ikuspegi egokitik ikustea. Barne garbitasun sentsazioa eta gorputzaren auto-onarmena zein munduaren ikuspegi garbia ahalbidetzen du.

– ELM: Estresa eta presioa ondo kudeatzeko kondifadantza eta fedearen berreskuratzea.  Lana ordezkatzeko gaitasuna.

 GENTIAN: Bizitzaren ondorioak onak izango direla eta berriz saiatzeko indarra ematen du, zailtasunak gaindituak izango direla sinetsiz.Helburuak jarraitzen lagutzen du irmotasun eta konfidantzaz. Pentsamendu negatiboak desagertzen dira.

– GORSE: Itsaropenarena, gogoa, eta bizi gogoaren berrezarpenerako eta prozesu horren parte hartzea bermatzen du. Gauzak ondo joango direnaren sinismena eta borroka gogoa sustatzeko arazo mental, fisiko  edo sozialak izan arren. Bide berriak barneratzeko ausardia.

– HEATHER: Barne eta kanpo entzumena. Barne lasaitasuna eta autosufizientzia emozioanala, besteen arreta zentroa izan gabe. Besteenganako enpatia eta axola.

– HOLLY: Maitasuna. Maitatua izatearen sentimendua eta besteengan sinestea eragiten du. Errukia unibertsala eta bihotz zabaldura.

– HONEYSUCKLEOraina bizitzea, aldaketak eta garapena onartuz. Orainararen aukerak ikustea, gaurkoan ere hautabideak daudela ikustea. 

– HORNBEAMBizitzeko energia, gogoa eta axola. Eguna, esperientzia goxo gisa hartzen da lan titaniko baten ordez.

– IMPATIENS: Pazientzia, onarmena eta bizItzaren erritmoaren egokitzapena.Ulermena eta diplomazia. Barne lasaitasuna.

– LARCH: Norberaren gaitasun eta trebetasunetan sinistea. Autoestima igotzean, ekimentsuak izaten laguntzen du eta hutsegiteetan ez kezkatzeaGertaerak modu errealistan ikustea.

– MIMULUS: Besteekiko komunikazio hobea. Erronkak  gainditzeko ausardia. Euren kasara bakarrik moldatzeko gai dira inolako beldurrik gabe. 

– MUSTARD: Amets ilun eta sakon batetik emeki esnatzea. Zoriontasuna eta bizi poza. Egunak, ilunak zein argitsuak izan , lasaitasun eta orekaz bizitzeko.

– OAK: Norberarenganako begirunea berreskuratzeko, erantzunkizunei mugak jarriz eta gatazkak noiz eten jakinez. Honek, atsedenaz eta inguruko pertsonez gozatzeko onartzea dakarki.

– OLIVE:  Kemena, energia eta bizitzarekiko ardura . Gorputza entzuteko ahalmena eta honen muga eta beharrak ezagutzeko gaitasuna baliabidetzen du. Gorputz biziberritu eta elikatua sustatzen du.

– PINE: Kexa, axola eta norberarekiko onarmen errealista. Erruaren gainetik dagoen benetazko damutzea. Barkatzea, onartzea eta iragana joaten uzten laguntzen du.

– RED CHESTNUT: Kezka arrazioanal eta objetiboagoa. Etorkizunarekiko lasaitasuna, itxaropena eta bakea. Besteengan ideia baikorrak irradiatzeko gaitasuna, egoera zailenetan aurkituta ere.

ROCK ROSE:  Animoa lasaitzen du. Izuarekiko perspektiba eta neurriaren egokitzea. Egoera balioesteko ahalmena. Egoera zailetan laguntzea, norberarentzako suposatzen duen arriskua ahaztuz.

– ROCK WATERIdeal gorenak mantentzeko abilezia ematen du modu lasaiago batean. Malgutasun fisiko eta mentala. Mundu emozionalarekiko harmena arintzen du. 

– SCLERANTHUS: Erantzun azkar eta zuhurrak emateko gaitasuna. Izaera irmotasuna. Kontrakoen integrazioa sustatzen du, erabakiak ahalbidetuz. Bizitzaren helburuak argitzen dira. Kontrako aukeren balioztatzea. Barne oreka.

– STAR OF BETHLEHEM: Zauriaren onarmena eta sendatzea. Bakea eta kontsolamendua. SHOCK-ak eraginez kolpatutako sare energetikoa berritzea. Shock edo trauma  baten ondoren, egoera emozioanala lasaitzen eta arintzen du.

– SWEET CHESTNUT: Etorkizunaren eta ondorengo birjaiotze sentimendua onartzea. Baikortasuna eta bakea. Tunel ilunaren bukaeran argia ikustea. Beheko sakontasunetik azalera igeri egitea. Berriz hasteko ausardia eta fedea  sustatzen du.

– VERBAIN: Besteen eritzi eta erabaki propioak onartzeko. Pasiozko energia karismatikoa eta ideal eta sinismen irmoak baina malgutasunez.

 VINE: Norberaren ahultasunaren bitartez errukia eta empatia sustatzen du. Interes berekoirik gabeko zerbitzua. Besteen indibidualtasunarekiko jasankortasuna. Trebetasuna eta indarra  era baikorrean erabiltzea laguntzen du, 

 WALNUT: Aldaketa momentuetan eta kanpoko influetzietatik babesteko. Egoera berrietara egokitzeko. Iraganarekin puskatuz zerotik hastea.

– WATER VIOLET: Enpatia. Maila emozioanalagoan bizitzea. Besteen konpainiaz gozatzea, harreman  adiskidetsuagoak mantenduz. Ezagutza, balioen eta jakituriaren transmisioa ahalbidetzen du. Besteentzako maila berean eredugarri suertatuko dena.

– WHITE CHESTNUT: Pentsamenduei 

modu konstruktiboan, probetxua ateratzea arazoei irtenbidea aurkituz.Pentsamendu argiak. Pentsamenduak kontrolpean edukitzea, 

– WILD OAT: Osorik sentiarazteko eta anbizioak beteko dituen bokazioa eta bidea aurkitzea. Trebetasun eta gaitasunak era bultzatzailean erabiltzea. Barne ahalmena indatzeko eta onartzeko.

– WILD ROSE: Bizipoza. Norberaren bizitzarenganako ardura. Bizitza aldatzeko eman beharreko urratsak emateko  ekimena.

– WILLOW: Aspaldiko kontu bidegabeak barkatu, onartu eta ahatuz bizitzaz gozatzea. Norbere bizitzaren egoera eta arduraz birjabetzea modu baikorrean. Besteei egozten zaizkien zailtasunen erruez jabetzea.

https://sites.google.com/site/idoiamasaiak/Bach-Loreak

TALDE EMOZIONALA LOREAK
Etsipena edo amorrua Larch, Oak, Crab, Apple, Star of Bethlehem, Willow, Elm, Pine, sweet chestnut

Ardura falta egunerokoan

Olive, White Chestnut, Wild Rose, Honeysuckle, Chestnut Bud, Clematis, Mustard
Beldurra Mimulus, Res Chestnut, Cherry Plum, Rock Rose, Aspen
Ziurgabetasuna Hornbeam, Gorse, Gentian, Scleranthus, Wild Oat, Cerato
Hipersensiberatasuna inguruari Holly, Centaury, Agrimony, Walnut
Besteenganako gehiegizko kezka Vine, Vervain, Beech, Chicory, Rock Water
Bakardadea Heather, Impatiens, Water Violet
 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close