ErrezetakGosariakGosegarriakZopak

Miso Zopa

Nola egin nahi dugu? (2 pertsona)

Lehenengo dashi salda prestatu. Kombu alga trapu garbi eta heze batekin garbitu eta ura duen ontzi batean jarriko dugu. Poliki poliki irakiten jarri eta ateratzen zaion apar guztia kenduko dugu.

Salda argitzen hastean, kutxarada erdi atun apurrak gehitu eta tapatu gabe 20 minutuz irakiten utziko dugu. Sutatik kendu eta falta den atuna gehituko diogu.

5 minutuz utzi. Ondoren pasadore batetik pasa eta ura berriro ontzi batean jarriko dugu.

Orain, misoa salda epeletan disolbatuko dugu, poliki-poliki dena nahastuta geratu arte. Sutatik kendu eta zerbitzatu aurretik denboratxo batean utziko dugu.

Porrua, tira finetan moztu eta tofua karratutxo txikitan. Miso zopa berotu eta tofu eta porrua gehituko dizkiogu, wakame algarekin batera. Minutu bat beranduago tipulinak gehitu eta berehala zerbitzatu.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button