0-5HazieraHezkuntza

0-5 urte. Heziketan elkar haziz

 

Gizarte-eboluzioak haur-heziketa integratuago baterantz bultza egiten digu. Ama ona eta aita ona izatea zaila da. Beharrezkoa da elkarrekin eta elkarlanean heztea, eta hori gogobetegarri eta estimulagarri izatera ere irits daiteke, baldin eta gai bagara haurrak nola garatzen diren eta haiek beren identitate pertsonal eta soziala nola eraikitzen duten behatzeko. Izatez, gurasoen eta haurren arteko lankidetza horrek denoi laguntzen  igu  azten eta pertsona bezala heltzen, bai eta familia- eta gizarte-harreman hobeak mantentzen ere.

Nolanahi ere, prozesu hori ez da berez bakarrik  ertatzen, egiteko neketsua da haurrari denbora, ziurtasun afektiboa eta mugak eskaintzeak ahalegin handia eskatzen du-eta. Esan gabe doa gaur  gun seme-alabak zaindu, hezi eta babesteko ardura aitaren eta amaren artean berdin partekatzera jo behar dugula. Hasteko, bikotearen aldetik  haurra izateko desira funtsezko elementua da, gero egoki hezteko. Ilusioak, maitasunak eta haurrarengan pentsatzeak bikote hutsa aita eta ama  zateko egoeran jartzen ditu; eta horrela, bizitza osorako ikaste-bide bat hasten dute biek, atsegin eta pozezko bide bat, baina baita uko egite eta frustrazio-bide bat, eta heredatutako jarrera batzuk des-ikastea ere familiaren eta ingurune sozialaren mesedetan. 

Jakin badakigu haurdunaldiak, erditzeak eta haurraren lehen hilabeteek garrantzi handia dutela; eta, beraz, normala da bikotea edo ama garai horietarako prestatzea.

Jakina da haurraren mugimendu, zentzumen eta emozioen garapena amaren sabelean hasten dela; adibidez, jakina da amaren tabakoak, alkoholak, drogek, estresak, emozioek eta abarrek ondorioak izaten dituztela haurraren garapenean.

Haurdunaldian, umekiak eta amak harreman oso berezi eta estua dute elkarrekin, amaren bizitza umeki horren bizitza ere bai baita…, eta bikotearen harremanari ere eragin diezaioke horrek, aita baztertua edo bigarren maila batean sentiaraz dezake-eta. Horretaz bikotekidearekin hitz egitea edo sentimenduak partekatzea ona da, guztien mamuak eta beldurrak uxatzeko, eta azkenean hori oso onuragarria izango da jaioko den haurrarentzat ere.

Gurasoen arteko konfiantza etorkizuneko seme-alaben konfiantza-iturria da.

Era berean, hasierahasieratik oso garrantzitsua da aita edo bikotea amaren euskarri eta berme izatea, ama umekiaren babes eta sostengu izan dadin.

Komeni da biek guraso izatearen ilusioa partekatzea, atseginezko uneak sortuz, beraien eta etorkizuneko haurraren onerako.

Jaioberriak behar duen lehen gauza giro abegitsua da, ongi etorria izatea, eta amaren gorputzarekin kontaktua, larrua larruaren kontra jartzea; eta amak ezin badu, aitaren gorputzarekin, denentzat hain emozio-karga handikoa den aldaketa handi hori errazteko. Une hauetan hasten da haurraren garapen afektibo-soziala. Eguneroko interakzioan hasten da heziketa, haurraren oinarrizko beharren inguruan ( jan, lo, negar, irribarre egin…), hor gauzatzen da heziketa amarekiko eta aitarekiko hartu-emanaren bidez; bestela esateko, beharrizan fisiko eta afektiboak integratuz.

Adibidez, janaria ematerakoan, elikagaiez gain, gorputz-kontaktua, begiratuak, usainak, ahotsa… ere eskaintzen zaizkio. Loa lasaitasun gozatsuarekin eta amets egitearen atseginarekin lotzen da. Negarra haurraren lehenengo deia da, eta behar fisiko edo premia psikiko edo minaren… adierazpide ere izan daiteke. Aita/haurra, ama/haurra, egunean eguneko interakzioan, elkarrekin ikasiz doaz gorputz-hizkuntzazko mezu horien bitartez.

Amak haur txikiarekin, aitak haur txikiarekin lehen egun, aste eta hilabeteetan duten interakzio/erlazio horretan sortzen da lokarri emozionala, eta antolatzen da atxikimendua.

Topaketa hori laztanen, samurtasunaren, elkarrizketa afektiboaren, aldian aldiko beharrak asetzearen bitartez sendotzen da.

Atxikimendu hori desberdina eta bakarra izaten da seme-alaba bakoitzarengan, eta atxikimendu horren formak baldintzatuko du gerora seme-alaba bakoitzak gainerako pertsonekin, ikaskuntzekin eta bizitzarekin izango duen erlazionatzeko edo harremanetarako modua.

Komunikazio-heziketa horretan denok ikasten dugu, gurasoek semealabekin, eta seme-alabek beren gurasoekin, plazeraren eta mugen arteko txandakatzea biziz, eta frustrazioa, heziketaren giltza den hori toleratzen ikasiz.

Gurasoek eragina dute seme-alaben heziketan, eta seme-alabek ere badute eragina gurasoengan. Haurrarentzat familia da lehen talde sozializatzailea, beraz merezi du garen eta dugun onena bertan jartzea.

MARIAN GOIENOLA ALBERDI
Erlazio psikomotrizista
Atentzio goiztiarra

Seme-alabak aldizkaria
10. alea / 10º número
2010eko Ekaina / Junio 2010
L.G.: SS-1023/07

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close