Osasuna

Haur-anemia

 

Burdin faltagatik sortzen den anemia gaur egungo haur eta gazteetan ohiko arazoa bihurtzen ari da; daramaten elikadura motak ez baitie nahi adina burdin ematen.

Haur-anemiak garai honetan sortu daitezkeen gaitzak indartu ditzake:

  • Hazieran atzerapena,
  • ikasteko arazoak eta
  • psikomotrizitate garapenean arazoak.

Normalean anemiak ez ditu sintoma ikusgarriak ematen, horregatik, gurasook adiegon behar dugu eta honako zerbait sumatuz gero anemia egon daitekeela ohartu:

  • nekea eta logura gehiegi,
  • kontzentrazio arazoak,
  • azal eta mukosetako zurbiltasuna,
  • eskolan errendimendu baxua.

Ezaugarri patologiko gogorrek ondoko hauek sor ditzakete:

  • arazo kardiobaskular eta neurologikoak, 
  • portaeran aldaketak.

Anemia ekiditeko modurik hoberena, elikadura ohiturak aldatzea da: dietan, burdinan aberatsak diren elikagaiak sartu, barazki eta C bitamina asko duten beste elikagaiekin batera. Aholkuak: •    6 hilabete baino gutxiagoko haurrentzako, amarengandiko edoskitze esklusiboa eta minimo edoskitzea hau 2 urtera arte mantendu, 6 hilabetetik aurrera beste motatako elikadura sartzen hasita. •    3 urtetik gorakoentzako:

  1. Elikagai desberdinak jan, nutrizio balio desberdinekoak; barazkiak eta animalia jatorriko elikagaiak (3 aldiz astean).
  2. Kaltzioan aberatsak diren elikagaiak, barazkiak eta frutak egunero.
  3. Fruta naturalen zukuak edo ur minerala edan.
  4. Janari “txatarrak” ematea ekidin: industri opilak, azukredun produktuak…
  5. Gaseosa eta gozokiak ez jan/edan.

 

Iturria: www.elikabio.com

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close