Estimulazio goiztiarraHazieraHezkuntza

Gure haurtxoekin keinuka

 

Komunikazio eraginkorra lortzeko beharrezko tresna

 Ba al da biderik gure haurrekin  komunikazio eraginkor bat edukitzeko, haurren kasketa eta gurasoen frustaziora iritsi gabe?

Erantzuna BAIEZKOA da. Posible da eta zenbait herrialdetan urteak daramatzate  haurrentzako keinu hizkuntzaren bidez helbide hori lortuz.

Orain dela urtebete, nere semea jaio ondoren, sistema honen berri eduki nuen, –BABY SIGNING bezala ezagutzen dena-, EEBB iada 30 urte baino gehiago daramate sistema hau erabiltzen.

Ikerketa askok bermatzen duten sistema da: onurak epe motz eta luzerakoak dira eta helduei haurren mundua zabaltzen digu.

Lehenengo aldiz ama bilakatu nintzenean informazio bila ibili nintzen  haurraren heziketari buruz jakin behar nuenaren bila. Eta hala, www.cincodeditos.com webguneak komunikazio sistema hau ezagutarazten du, guraso eta zaintzaileek,  kontuan eduki behar duten programa bat delarik.

Programa honen instrukorea bilakatu nintzen, ez nere semearekin, bere heziketan, komunikatzeko ahalmena eduki nahi nuelako bakarrik (bere behar eta desirak bete ahal izateko), beste onura asko baitakartza sistema honen erabilerak.

Susan Goodwyn eta Linda Acredoloc-k zuzendutako ikerketetan honako abantailak nabarmentzen dira:

  1. Haserraldiak eta kasketak murrizten ditu
  2. Konfiantza eta buruzaletasuna areagotzen du
  3. Hitz egin bitarteko zubia da
  4. Koefiziente intelektuala garatzen laguntzen du
  5. Kontzaile eta gurasoekin erlazioa hobetzen eta elkartzen du.
  6. Lehenago hasten dira hizketan

 

 “Haurrek erabili dezaketen komunikazio tresna bat erakusteak, gurasoei zuzendutako liburuetan idatzita etorri beharko luke”.

Ikusle eta erabiltzaile bezala konfirmatu dezaket sistema dibertigarria dela, eta haurren ezagutzak, pentsamendu eta desirak irekitzen dizkigula gurasoei. Egunetik egunera, keinuka hasi zenetik, 10 hilabetekin, liluratuta nago.

Zer da cincodeditos?

Cincodeditos webgunean haurrekin nola komunikatu gaitezkeen erakusten digute (0 hilabeteetatik 36 bitartera) haurren negarrak interpretatzeko informazioa, zeinuen edo keinu hizkuntzaren komunikazioa, txikitatik hizkuntza anitz ikasteko laguntza, …

Bertan ere, estatuan lan egiten duten  instruktoreen zerrenda eta kontaktuak aurki ditzazkegu;  ematen diren kurtsoen berri, bai 4 edo 7 asteetan banatutako kurtsoak, edo egun bateko intensiboak, bertan guraso eta kontzaileei keinuka nola hasi eta hiztegia erakusten zaielarik (trukuak, abestiak, keinuka aritzearen historia,…). Liburu bat banatzen da kurtsoarekin batera (“Signos para bebes”) izenekoa.

Eta gurasoei zuzendutako lekua, klaseetara joan direnak dauzkaten galdera eta zalantzak erantzuteko gunea; material didaktikoa aurkitu eta eskariak egiteko aukera, eta instrukoteentzako foroa.

Honi guztiari buruz informazio gehiago lortu nahi baduzu, zure eskualdeko instruktorearekin jar zaitezke kontaktuan:

 

  

 

Mirari Marfagon Zubeldia

 Instrukore  Independientea
 Cincodeditos Gipuzkoa

 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close