TTiKLiK!

3 eta 5 = 35

 

Marikalanbrek aurten 3 urte bete ditu; Maritxinpartak berriz, 5.

Beraien amak berriz gaur 35,

3 eta 5 = 35

 

…ez dakigu konbinazio hau zerbait berezia izango ote den; guk baietz pentsatzen degu. Bide berri bat (edo gehiago)ren irekiera, aro berri baten hasiera…ametsak egi bihurtzen diren unea…eztakit!

Hasteko, atzo jaso genuen guretzako egindako aurreneko OPARIPUINA eta 35 urte betetze hauetan jasotako oparirik berezienen kutxan gordeko dut.

Mila mila esker, Ixi!

** Eztakit zure baimenik ote dudan publikatzeko…baina ezin da opari hau ordenagailu bakar baten barruan geratu ;o)


 

(Joseba Sarrionandia-ren idatzi batean oinarritua)

Leihotik begiratzea gustatzen zait. Leihotik begiratzeko gogoa dudanean , pintzela hartu eta leihoa margotzen dut airean. Leihoa zabalik margotzen dut. Ikusten ditut egunsentiak, uhinak, ostadarrak eta basamortuko txalupak…

Ez dira kanikak baino handiagoak begiak, eta zenbat gauza erakusteko gauza diren! Leihoak egiten badizkiozu, inork ere ezin izango ditu halako leihoan paratzen  den jendearen begiak kaiolatu.

 TTiki-klik: gure etxeko txikien mundurako leiho irekia

 

(tarteka garbitzea komeni da beste ipuin hartakoari gertatu zitzaiona ez gertatzeko. kar,kar)

 ** Ezin dut ba gaurkoan gure txalupatxoa korronte egokitik eramaten laguntzen digun aitatxo aipatu gabe utzi….(dauneko bere lekua nun daun galdetzen ari da eta!)…ESKERRIK ASKO!


 

 

 

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close