0-56-11ElikaduraHezkuntzaOsasuna

Haur elikadura

 

 

Haurtzaroa, gure bizitzako etapa garrantzitsuena da. Etapa honetan aldaketa prozesu etengabean gaude eta horregatik, oso garrantzitsua da elikadura eta nutrizioari dagokion tokia ematea.

 
Elikadura osasuntsu eta orekatu bat izanez gero, garapen fisiko eta intelektual hobea lortuko dugu.

Haur elikadura osasuntsu bat lortzeko, hau anitza eta orekatua izan beharko da: karbohidratu, proteina, gantz, bitamina eta mineralez osatua. Elikagai guzti hauek zereal, lekale, fruta, barazki, arrain, haragi, arraultza etab.etatik lortuko ditugu; honela gerta daitezkeen gabeziak ekidinez.

4tik 12 urte bitartean janari ohiturak hartzen dira; elikagai batzuekiko gustua sortzen da eta beste batzuk baztertzera jotzen dugu. Beraz, etapa honetan familiek daukaten hezkuntza-lana oso garrantzitsua izango da.

Baina…nola erakutsiko diegu ondo jaten, haziera ona izan dezaten?

 

– Etxeko menua prestatzerakoan parte har dezaten utzi: honela gustuko dituzten platerak eta hain gustuko ez dituztenak jarri behar direla ohartuko dira.

– Erosketa garaian inplikazioa: une honetan elikagai mota desberdinak aukeratzearen arrazoia azalduz.

 Sukaldean sartu eta beraiek ere parte har dezatela: janaria prestatzeak daukan lanaz ohartu daitezela, honela gehiago balioztatuz.

– Familian jatorduak indartuz: guraso edo tutoreek denbora gehiago dute entzun eta galderak egiteko.

– Gurea den kultura gastronimikoaz hitz egin: errezeta tradizionalen jatorriak azalduz…

Eredu izan: beraiek begiratzen duten ispilua zara, zuk egiten duzuna kopiatzeko joera dute.

– Jatorduak bakean egoteko une izan daitezela, liskarrik gabe: honela jatorduak ilusioz hartuko dituzte.

– Zapore eta eraketa desberdinak dauzkaten elikagaiak probatu.

Gure ttikiak denetik jatera ohitzea da hoberena, eta jate-ohitura onak hartzeak daukan garrantziaz ohartzea…azken finean: JATEN DUGUNA GARA.

 

Iturria: www.elikabio.com
Idatzi hau movimientobase-tik jasotako baten moldaketa da.
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close