AmatasunaAspektu legalak

Nireak? Zureak? Gureak? (zaintze elkarbanaketa / etxebizitza txandakatzea)

 
Nire gurasoek dibortziatzea erabaki zuten unean elkarrengandik aldendu izan balira, eta etxe ezberdinetan bizitzea lortu izan balute, gaur egun nire aitarekin dudan harremana askoz hobea izango litzateke, ziur”, dio bere izena eman nahi ez duen 21 urteko alaba hernaniarrak.
 
Gurasoak bananduta izan arren, etxe berean bizi dira hirurak, duela bi urtetik. Krisiak mundua astindu zuenetik, egoera bertsuan aurkitzen dira hainbat familia: etxea saldu ezinik, ezin diote hipoteka berri bati ekin eta norbaitek pisua erosi bitartean –epe motzean lortuko duten esperantzan–, elkarbizitza aterpe berean mantentzea erabakitzen dute, beste irtenbiderik ezean.
 
AGIPASE Gipuzkoako aita eta ama bananduen elkarteko gizarte laguntzailea da Yolanda Gumbao; azpimarratu digunez, etxe berean bizitzea ez da konponbide egokia: “Bikote batek banantzea erabakitzen badu, etxea indarkeria gune bihur daiteke une horretatik aurrera. Horregatik, egokiena bata bestearengandik ahal bezain laster aldentzea izaten da”. 21 urteko hernaniarrak egoera deseroso hori bizi du egunero, duela bi urtetik; etxera heldu, eta aita leku batean dagoen bitartean ama bestean egoten da.
 
Ez daramate familia baten bizimodua eta behar-beharrezkoa baino ez dute hitz egiten. Sostengaezina dela adierazi du, eta ikasketak etxetik kanpo egiteak errealitate horretatik aldentzeko aukera ematen diola: “Gogorra da horrela bizitzea, zure gurasoek elkarri begiratzen ez diotela ikusten baituzu, eta gainera, azkenean nahigabe zu ere beraien arteko eztabaiden parte izaten zara, batak gauza bat esaten dizulako eta besteak bestea. Ni aitarengandik izugarri urrundu naiz, eztabaida asko izan ditugu egunerokotasuneko gauzengatik eta gure arteko harremanak nabarmen egin du okerrera”.
 

Batez ere krisiak bultzatuta, beste irtenbide bati ekin dio hainbatek: haurra ohiko etxebizitzan geratzen da beti eta gurasoak dira etxe horretan bizitzeko txandakatzen direnak

Haurraren zaintzaz arduratzen den bikotekide ohiari pasa beharreko pentsioaren kopurua aldatzea eskatzen du zenbaitek, diru-sarreretan murrizketa jasan duela-eta

 
Argia.com-etik hartutako testu zatia.
Osoa Irakurtzeko: Banantzea garesti ordaintzen da
etiketak

Related Articles

One Comment

  1. En algunos casos puede dificultarse el proceso de la custodia compartida. Es importante que los padres sean totalmente responsables en el manejo de una cuestión tan importante como lo es el óptimo desarrollo de sus hijos.

    Muy buen aporte, saludos 🙂

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close