ElikaduraOsasuna

Gatz gehiegi etxeko txikienetan

– Gose gehiegi. Gatzaren presentziak gosea gehiegi estimulatzen du.

– Kexa eta garrasi gehiegi. Askotan garrasi egiten badu, uzkurtuta dagoela esan nahi du, gatz gehiegia daukala. Kexatzen bada aldiz, azukre eta beste gozogarri gehiegi daukala da.

– Mugimendu zurrunak edo malgutasun falta.

– Lau hankatan edo oinez ibiltzeko zailtasunak.

– Oinak arku forman garatzea.

– Garapen geldoa: Gatzak garapena murriztu eta haztea moteltzen du.

– Odol zirkulazio geldoa.

– Pisu ezohikoa. Asko argaltzen bada gatz gehiegi xurgatzen duelako izan daiteke. Haur bat oso argala bada, gatz gehiegi izateak zurruntasuna eta uzkurtuta egotea eragiten dio. Haurrak obesitatea badu aldiz, ura, koipea eta azukrea bezalako sustantziak gordetzea eragingo dio.

– Azal lehorra, leuna eta biguna izan ordez (haur txikietan).

– Gorotzak gogortu eta kolore iluna hartzen badute. (Irakurri: ¿Cómo son tus heces?).

– Kasu batzuetan sukar altua.

Sintoma hauetakoren bat badu, kontsumitzen dugun gatz kopurua eta elikagai uzkurtzaileak kopuruz jaitsi edo ekidin beharko ditugu, amagandiko esneak bere oreka berreskuratu dezan:

haragia, gatz komertziala, arrautzak, hestebeteak, gaztak, sakoteak (fiambre), aurre-prestatutako jakiak edo fast-food-a, latatan sartutakoak (olibak, berberetxoak), izoztu industrialak (gatz kopuru asko gehitzen zaie), opil industrialak, ogi industrialak, pizza izoztuak edo industrialak (amonaren iragarkikoa barne), fruitu lehor industrialak…

Ama da bere jatorduak orekatu behar dituena, bere esnearen kalitatean eragina bait dute. Ezin gara ahaztu formulaz elikatzen diren haurrez; hauek zailagoa dute, gatza esne hauetan barneratuta bait dator. Gure etxean elikagarriago diren landare-esneak prestatu beharko genituzke.

Artikulu osoa erderaz: Exceso de sal en los más pequeños de la casa

Related Articles

One Comment

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button