0-56-11AmatasunaHezkuntza

Haur baten eskutitza, munduko guraso guztiei

 

Ez egin garrasi.

Garrasi egiten duzunean gutxiago errespetatzen zaitut. Gainera,Ā niri ere garrasi egiten erakusten didazu eta nik ez dutĀ nahi.

Jokatu nirekin adeitasunez, zure lagunekin bezalaxe.

Familiartekoak izateak ez du esan nahi lagunak izan ez gaitezkeenik.

Ez galdetu zergatik egin dudan, zerbait gaizki egiten dudanetan.

Batzuetan, nik neuk ere ez dakit.

Ez esan gezurrik nire aurrean eta ez eskatu nik zuregatik gezurrakĀ esatea (estualdi batetik ateratzeko bada ere)

Esaten dituzun gauzetan fedea galtzen dut eta gaizki sentitzenĀ naiz.

Onartu akatsa, zerbaitetan okertu zarenean.

Zureganako dudan iritzia hobetu egingo da eta nire akatsakĀ onartzen ere erakutsiko didazu.

Ez ni inorekin alderatu, batik bat nire anai-arrebekin.

Beste haurrak baino zintzoagoa naizela erakusten baduzu, norbaitekĀ sufritu egingo du (eta ni besteak baino gaiztoagoa naizelaĀ erakusten badidazu, ordea, nik neuk sufrituko dut).

Utzi nire kabuz gauzak egiten.

Zuk egiten badituzu nire partez, nik ezingo ditut ikasi.

Ez eman aginduak beti

Aginduak eman beharrean gauzak eskatuko bazenizkit, azkarragoĀ eta gusturago egingo nituzke.

Ez aldatu iritziz hain azkar egin beharko nukeenari buruz.

Erabakiak hartu eta hitzari eutsi.

Bete agindutako guztia

Saria agintzen badidazu, eman; eta zigorra bada, baita ere.

Saia zaitez ni ulertzen eta laguntzen.

Arazo bat kontatzen dizudanean ez esan: ā€œhorrek ez du garrantziarikā€¦ā€,Ā niretzat badauka-eta.

Ez eskatu zuk egiten ez duzuna egitea.

Nik ikasi egiten dut eta zuk egiten duzun hori bera egingo dutĀ beti, nahiz eta zuk hitzez ez esan. Baina ez dut sekula zuk esanĀ eta egiten ez duzunik egingo.

Ez eman eskatzen dizudan guztia.

Batzuetan, zenbat lor dezakedan jakiteko bakarrik eskatzen dut.

Maita nazazu eta esaidazu.

Maite nauzula entzutea gustatzen zait, zuri hitzez esatea beharrezkoaĀ ez dela iruditzen zaizun arren.

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button