6-11HazieraHezkuntza

9 urteko haur baten portaera desegokia nola bideratu?

 

5 eta 9 urteko bi seme-alaba ditut. 9 urtekoak arazoak sortzen dizkit. Gaizki erantzuten dit, ez dit obeditzen ez bada presiopean, eta batzuetan, bere portaera desegokiarekin amaitzeko modu bakarra masaileko bat ematea da (badakit ez dela egokia, hala esan baitit eskolako psikologoak), baina muturreko batekin berehala gelditzen da, hori eskatzen duela dirudi. Jendearen aurrean zerbaiti ezetz esaten badiot, hatza altxatzen dit eta modu desegokian erantzuten dit. Etxera iristen garenean ezkutatu egiten da badakielako gaizki jokatu duela.

Zer egin dezaket?

Ematen dituzun datuekin, zure semearen portaera hau duela gutxi agertu den galdetuko genuke, edo alderantziz, modu berean jokatzen denboraldi luze bat ote daraman, garrantzitsua da portaera hori bakarrik zurekin edo beste norbaitekin ere gertatzen ote den jakitea, eta aginteari desafio egitea etxean edo beste ingurune batzuetan gertatzen den (eskolan, lagunen etxean, beste senideen etxean, e.a.). Aurka egiteko portaera berria baldin bada, agian zure semearen bizitzan horrelako erantzunak emateko zerbait gertatu da, bere ohiko jokabidea baldin bada, zertarako egiten duen galdetu beharko genioke geure buruari, hau da, zein egoeretan egiten duen eta jokabide horrek zein ondorio dituen. Zuk denen aurrean gaitzesten baduzu, lotsarazi egiten duzu eta defentsa moduan jarrera hori hartzen du, eta erasotua sentitzean, zureganako boterea azaltzen du aginte keinuak erabiliz.

Gelditzea eta deskalifikazioz eta errespetu faltez betetako egoera batera iritsi zaretela eta gauza horiek inora ez daramatela konturatzea garrantzitsua da. Masailekoek ez dute
ezertarako balio, alderantziz, amorrua sorrrarazten dute eta berak gauza bera egiten ikasiko du.

Zuk zure baliabideak aldatzea garrantzitsua da, hitz egin berarekin modu lasaian, portaera txarrei arauak, mugak eta ondorioak jar iezazkiezue, arauek funtsezkoak izan behar dute.
Haurraren autoestimua bultza ezazu eta bere gaitasun eta trebetasun guztiak indartu itzazu, dibertigarriak eta atseginak diren ekintzak berarekin batera egin itzazu. Norbaitek jokabide positiboak egitea nahi badugu, jokabide positiboak indartu behar ditugu. Haur batek jokabide negatiboengatik bakarrik arreta jasotzen badu, egiten jarraituko du, hobe arreta ez izatea baino. Gurasoak gure seme-alabentzat eredu gara, jotzen baditugu eta oihu egiten badiegu, hori egiten irakatsiko diegu.

 

Seme-alabak aldizkaria
8. alea / 8º número
2009ko Urria / Octubre 2009
L.G.: SS-1023/07
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Close