Irakurketa txokoa

Aita baten maitasuna

Halako batean, aita batek esan zuen berak ezin zuela halakorik egin bere umearekin, lanera joaten zelako umea esnatu aurretik eta etxera itzuli umea lotan zegoela; egun osoan egiten zuen beharra sendia mantendu ahal izateko; estu eta larri zegoen aita hori, bere umearekin egon ezinagatik.

Eta horrexegatik, gauero-gauero, etxera lanetik heldutakoan, bere umearen logelara joan, iratzarri barik muxu eman, eta korapilo bat egiten zuela izaran.

Honela, umeak, esnatzean, bazekien bere aitak muxu emana ziola gauez; honela, maitasun-lotura eraiki zuen aita horrek, umearentzat ageri-agerikoa.

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button