Arreta beharra
“Behin maitagarri bat agertu zitzaion bere familiakoen begietan ikusezina zirudien ume bati:
– Zer nahi duzu, txiki? – galdetu zion, eztiki.
– Gela bat niretzat.
– Zerbait gehiago?
– Bai. Besteek egunero nire gela horretara etorri nahi izatea, ordu betez edo pare bat orduz nirekin egoteko.
– Zerbait gehiago?
– Bai. Hitz egiten diedanean moztu gabe entzutea, arreta osoa eskainiz, eta esaten dudan guztia sinetsiz. Eta nirekin dibertitzea, nahiz eta ezer interesgarririk ez esan
– Zerbait gehiago?
– Bai. Ama eta aita lanetik nekatuta datozenean, edo triste, aspertuta, kezkatuta daudenean, nire ondora etortzea, eta ez orain arte bezala ezikusiarena egitea. Eta nire anai-arrebek nirekin egoteagatik borroka egitea. Hau da, besteek dena uztea egunero nirekin tartetxo bat pasatzeagatik.
Eta tataaaan!, maitagarriak umetxo horren desira guztiak batera bete zituen umea …..telebista bihurtuta!”