ElikaduraOsasuna

Papiletatik janari mamurtura

 

UME BAKOITZAK BERE ERRITMOA DUENEZ, EDOZEIN ALDAKETA POLIKI-POLIKI ETA EGUNERO EGINGO DUGU. KONTUAN EDUKI BEHAR DEN BESTE PUNTU BAT GUSTUA ETA TESTURAK DIRA. UMEAK BEHIN BAINO GEHIAGOTAN UKITU EGIN BEHAR DU JANARIA AHORA ERAMATEKO. UMEARI UTZI EGIN BEHAR ZAIO JANA UKITZEN, DASTATZEN!

Nola egin?

Gurasoentzat beste erronka bat izaten da nola prestatu elikagaiak jangarriagoak izateko. Umearen janaria lehen egiten zenuten bezala
prestatu, berarekin batera gosaltzen, bazkaltzen edo afaltzen jarri eta, gainera, janari berria eskaini. Oso garrantzitsua izaten da giroa.
Kantitatea, hurrengo borroka “Ume bakoitza mundu bat” izaten da .

Bi urte egin arte, energia handia behar izaten da eta, beraz, handiagoa izaten da elikagaien beharra ere, baina jatekoaren proportzioa berdin banatzen da; hau da,energiaren

  • %10-12 proteinetatik dator;
  • %30, koipeetatik; 
  • eta %55-60, karbohidratoetatik.

Eta ez badu jan nahi ?

Apetitu falta dutenean, behartzeak ez du zentzurik: lehenengo konprobatu behar da apetitu faltaren arrazoia. Baliteke nekatuta, gaixorik edo haserre egotea eta ez da momentu ona ezer irakasteko.

Elikadura orekatua izateko…

• Esnea- esnekiak: gutxi gorabehera 500 ml.
• Barazkiak: egunean gutxienez behin egosirik, osorik edo purean, edo gordinik (entsaladan).
• Fruta: egunean 3 edo 4 ale hartu behar dira.
• Zerealak eta tuberkuluak: patata, arroza, pasta, ogia… oso garrantzitsuak dira, karbohidratoak dituztelako.
• Egoskariak: babak, dilistak, garbantzuak, ilarrak… astean bi edo hiru alditan jan behar dira.
• Bigarren platera: haragia, arraina eta arrautza bigarren platerean hartu behar dira; egunean bi aldiz. Astean lautan arraina, hirutan edo lautan haragia eta hiru edo lautan arrautza.
• Olioa: koipe insaturatua izan behar du; gomendagarriena oliba-olioa da.
• Ura: otorduan ura bakarrik edan eta basotik edaten irakasteko aprobetxatu.

gurasoak aldizkaria
2009ko abendua
4. zenbakia

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close