Hezkuntza

Banatzeko beldurra eta haurtzaindegian hastea

 

Gure 17 hilabeteko alaba haurtzaindegira eramatea benetako abentura da: negarrak, kexak, eta baita gonbitoak ere. Aurten hasi da eta gaizki pasatzen ari da, senarra eta biok asko sufritzen dugu hain gaizki ikusita eta ez dakigu zer egin. Haurtzaindegitik ateratzea ere pentsatu dugu, baina ez dakigu hoberena izango ote den. Aiton-amonekin uztea baino egokiagoa iruditu zitzaigun haurtzaindegira eramatea, baina orain zalantzan gaude.

Zer egin dezakegu horren aurrean?

Haurtzaindegira edo ikastolara joateko zailtasunak gurasoetatik banatzeak sortutako beldurra eta antsietateagatik izan daitezke edota haurtzaindegian bizitako egoerengatik.

Haur guztiek behar dute leku berrietara eta jende ezezagunera egokitzeko adaptazio denbora bat. Beldur horiek normalak dira.


Banantzeari beldur izatea garapenaren mekanismoa da 12 eta 14 hilabete bitarteko haurrengan eta hiru urte arte luza daiteke sarritan. 17 hilabeteko haur batentzat zaila da gurasoengandik banantzea ez baitu ulertzen denbora zehatz baterako bakarrik izango dela. Egoera horren aurrean, gurasoek honelako galderak egin beharko lituzkete: negarrak eta kexak haurtzaindegira sartzean bakarrik izaten diren edo bertan dagoen denbora guztian zehar, haurtzaindegiko egonaldia luzeegia ote den pentsatu beharko duzue.

Haurtzaindegirako adaptazio prozesua egonaldi progresiboekin egitea komeni da, hasieran denbora gutxi eta gero gehiago. Gurasoak haurrarekin sartu daitezke eta pixkanaka gero eta denbora gutxiago geratu barruan. Gainera, gurasoek argi eta garbi jakin behar dute haurtzaindegia aukeratzea hoberena izan dela, horrela ez bada erabakia birplanteatzea komeni da. Haurrek gurasoen antsietatea sumatu eta jasotzen dute. 

Horregatik, garrantzitsua da gurasoek haurrari lasaitzen laguntzea, banantzen eta berarekin itzuliko direla ulertarazten. Esaiozue noiz bueltatuko zareten bere bila (bazkaldu ondoren, siesta ondoren…) eta bere bila joatean, adi egon zein humoretan dagoen, ea pozik dagoen. Izan ere, ez baduzue kontentu ikusten erabakia birplanteatzea komeni da. Ez utzi inoiz haurra haurtzaindegian ihes eginez, ezer esan gabe. Ezarri agur esateko errutinaren bat: jostailu edo zapiren bat utzi diezaiokezue, edozer gauza gurasoak gogoratu eta lotura mantentzen duena zuek bueltatu bitartean. Haurtzaindegira bueltatzen zaretenean zuek kontentu egon behar duzue eta bere jarrera zoriondu, egin dutenarengatik interesa erakutsi, bera haurtzaindegian egon den bitartean zuek zer egin duzuen esatea ere interesgarria da.

Bestalde, haurtzaindegirako bidean zoaztela bertan egingo duenaren alderdi positiboak eta erakargarriak aipatu ditzakezue (plastilinarekin ibili, pintatu, ikasi…) Bizitzako beste hainbat egoera erabil ditzakezue banaketa lantzeko. Esaterako, senitartekoekin utzi edota lagunen batekin… horrela alaba ohitzen joango da. Eta beti egia esan haurrari. Hala ere, zuen alabaren erreakzioa banaketa horren aurrean gehiegizkoa bada, bai intentsitatea altua delako, bai denboran zehar asko luzatzen delako, espezialista batekin kontsultatzea gomendatzen da. Agian banaketa antsietateaz haratago doan beste zerbait egon daiteke. Gogoratu hiru urte arte banaketa antsietatea garapenaren parte dela. 

Liburu gomendatuak:

Méndez Carrillo. F. X. (2005). Miedos y temores en la infancia. Madril. Pirámide.
Barrio Gándara, M.V. (2005). Emociones infantiles. Madril. Pirámide.

Seme-alabak Aldizkaria
2. alea / 2do número 
L.G.: SS-1023/07
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close