Edoskitzea

Edoskitzaroan inguruneko kontaminaziora esposizioa gutxitzeko aholkuak

 

Amaren esneak dituen toxikoei buruz entzutean, guraso batzuk edoskitzea etetea pentsatzen dutela badakigunez, informazio hau zabaltzea beharrezkoa dela pentsatzen dugu:

1. Esnean elementu toxikoak azaltzea, gaur egungo egoeraren isla bakarrik da, komunitatean dagoen ingurune-kutsaduraren sintoma bat. Kutsadura honen erantzukizuna kutsadura-iturri diren jatorri industrialena da, ez bularra ematen duten amena.

Amagandiko esnea, ingurune-kutsaduraren adierazgarri bezala erabiltzen bada, kutsatzaile lipodisolbagarriak amaren esnean errazago neurtzen direlako da, ez hau kutsatuago dagoelako.

2. Frogatua dago amagandik kutsatzaile gehiago pasatzen direla plazenta bidez, esne bidez baino.

3. Amaren esnean kutsatzaileak topatzeak ez du esan nahi edoskitzea eten behar denik; bularra ematen jarraitzeko arrazoi bat gehiago da. Amagandiko esneak haurraren immunitate sistema indartzen dituen sustantziak dauzka, honela kanpotik datozen kutsadura-iturriei aurre egiteko hobeto prestatuko ditugu gure umeak.

4. Formuletara pasatzea EZ da irtenbidea. Nahiz eta formulak kontrolpean prestatu, hauetan ere toxikoen presentzia dagoela ikusi da. Amak eta haurrak kutsadura kimikotik babesteko modurik hoberena, produkzio kimiko hauek ekidin edo behintzat hauen gertutasunetik urruntzea da, batez ere haurdunaldi haurretik, haurdun gauden bitartean eta edoskitzaroan.

Artikuluaren oinarria: Espainiako Pediatria Elkarteko amagandiko edoskitze komitea

Artikulu osoa gazteleraz: HEMEN

Iturria: www.elikabio.com

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close