Osasuna

Haur-enuresia. Umeak ez du pixa kontrolatzen

 

Nahita edo nahigabe, behin eta berriz, ohean nahiz arropan pixa egitea da haur-enuresia. Joera hau klinikoki oso esanguratsua da eta 3 hilabetez jarraian eman daiteke 2 aldiz astean. Nesketan, 5 urtetik aurrera arazo kontsideratzen has daiteke eta mutiletan berriz, 6 urtetik aurrera edo garapen-maila berdinean. Gutxi gora beherako adinak dira; esfinterren kontrolerako heldutasun organikoa 3 urte inguruan dago.

Haur gehienek eguneko kontrola 2-3 urte artean lortzen dute; gauekoa dezente gehiago luza daiteke: hamarretik batek ez du lortuko 6 urte baino lehenago. Adin horretatik aurrera, haurrak ohean pixa egiten jarraitzen badu, orientazio medikua bilatzea gomendatzen da. Ikerketen arabera, 3 urtetik gorako umeen %15ak lo dauden bitartean pixa egiten dute ohean. Mutilek gehiago egiten dute neskek baino.

Gainean pixa egiteko arrazoiak

Haurrek ez dute ohean nahita pixa egiten. Enuresiak arrazoi pila izan ditzake: loaren nahaste bat, maskuriaren kontrolerako garapen geldoago bat, edo agian, arreta berezia behar duten emozio edo tentsioen ondorio bat izan daiteke. Oso kasu gutxietan, giltzurrun edo maskuriko arazo bat izan daiteke.

Enuresiaren arrazoi emozionalak asko dira; denbora luze batean ohean pixa egin ez duen haur bat ohean pixa egiten hasten denean, sintoma hauek beldur edo segurtasun-falta berri batzuk sortuak direla pentsa daiteke. Haurrak bere bizian aldaketa batzuk izan baditu, familia lekuz aldatzea, familiako norbait edo maite zuen norbaiten galera, haur txiki baten jaiotza etxean, eskola aldaketa, estres egoera…

Enuresia haurraren gatazka psikologiko edo afektibo batengatik izan daiteke, arreta deitzeko daukan beharragatik. Nekea eta estres emozionalak ere zerikusia izan dezakete. Beste arrazoi bat etxeko giroa izan daiteke: babes gehiegi edo gutxiegi daukalako umeak. Badaude guraso batzuk, umeak pixa kontrolatzen ez badu, nagia delako, edo gaiari nahiko arreta jartzen ez diolako dela, hauek zigorren bidez konpondu nahi izaten dute arazoa, honekin arazo larriagoa sortuz.

 

http://www.guiainfantil.com

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button