0-5Adimen EmozionalaHazieraHezkuntza

Guraso eta seme-alaben arteko atxikimendu emozionala

 


ATXIKIMENDU EMOZIONALA,
haurraren bizitzako aurreneko urteetan bera eta bere gurasoen artean ezartzen den lotura afektiboari esaten zaio.

 
Guraso izan behar garela jakitean, normalean eta gehienetan zoriontasun osoa sentitzen dugu. Adrenalina igoera bat gertatzen da eta munduko gizaki zoriontsuenak garela sentiarazten gaitu. Egunak pasa ahala guraso izateak dakarren inplikazioa zein den konturatzen hasten gara, haur bat mundura ekartzea gauza serioa dela eta orduan hasten dira beldurrak.
 

Ondo egiten jakingo al dut?, zer nolako heziketa emango diot? , lana eta guraso izatea uztartzeko arazorik izango al dut?… 

 
Prozesu logiko bat da, ez ezagutzeak ezinegon emozional bat sortzea normala da; beldur eta larritasun pentsamenduak sortuz.
Aurreneko egunetako euforia pasa ondoren, haurraren behar fisikoak lehenesten hasten gara; jaten eman, bere orduan oheratu, fardela aldatu...eta aldi berean bere behar emozionalak aparte uzten ditugu zer egiten ari garen kontutan hartu gabe.
 
Garunaren %90a bizitzako aurreneko 3 urtetan garatzen da, aurreneko 18 hilabeteak garrantzitsuak izango dira haur horren atal emozionalerako, hemen hasten baita alde hau indartzen eta bere bizi guztirako osatzen.
 
Haurraren behar fisikoak beteta daudenean (heldu baten beharra dauka biziraupena lortzeko), garrantzitsuena lotura emozionala ezartzea da; ATXIKIMENDU EMOZIONALA deritzona. Hemendik jasoko baititu helduaroan beste guztiekin erlazionatzeko tresnak.
 
Atxikimendu emozionala ulertzeko, hona hemen egin ditzakegun gauza batzuk: 
 
Besoetan sehaskatu eta kulunkatu (amaren sabeleko mugimenduak imitatuz)
Abestu (haurra lasaitu eta bere zentzumenak estimulatzen ditu)
Jaten eman (bularra ematen duten ametan atxikimendua estuagoa da, zentzumen gehiago daudelako tartean: ukimena amaren gorputzaren berotasunaren bidez, gustua amagandiko esnearen bidez eta usaimena, amaren gorputzeko usainaren bidez)
Muxuak, maitasunezko begiradak eta masajeak erabiliz goxotasuna adierazi, ondo sentiaraziz. 
Hizkuntza maitagarria erabili handitzen doazen heinean. Honela beraien autoestimua indartzen joango gara.
 

Zer lortzen da atxikimendu emozionala izanez?

 

Gure haurrari seguru eta lasai dagoela sentiaraziko diogu. Gozamena eta ongizatea sentituko ditu.

 
 
**Kontutan izatekoa: umearekin atxikimendu emozionala izateak ez du esan nahi egiten duen guztia goraipatu behar denik. Maitasunetik heziketa-mugak ezarri behar ditugu. Bere emozioak kontutan hartzen ditugula jakin behar du, nahiz eta ekintza batzuk ondo ez daudela esan.
 
 

Ze abantaila dauzka hezkuntza atxikimenduan oinarritua izateak?

Segurtasuna lortzen dute.
– Besteekiko gertutasuna harremanetan.
Enpatia garatzen dute besteen emozioak ulertzen saiatuz.
Konpetitibitate eta agresibitate mailak jaisten dira.
Direnagatik baloratzen ikasten dute eta ez dutenagatik.
– Une zail eta tentsiodunak pasa arren, beraien gurasoak ulertzen saiatzen dira.
 

 Ezin dugu ahaztu pertsona gizaki soziala dela, besteen beharra dauka ondo sentitu eta emozionalki pertsona bezala garatzeko. 

 
 
Artikulu honetan oinarritua: El apego emocional entre padres e hijos
 
etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close