Osasuna

Antibiotikoak Modu Egokian Erabiltzeko Eguna

 

Antibiotikoak Modu Egokian Erabiltzeko Eguna urtero azaroak 18an egiten den osasun publikoko ekitaldi europear bat da.

Bere helburuetako bat, sentsibilizazio kanpaina bat egitea da, antibiotikoak gaizki erabiltzeak dauzkan ondorioak zein diren adieraziz. Datu bakar bat nahikoa da antibiotikoak gaizki erabiltzeak dauzkan ondorioak zein diren ikusteko: Europar Batasunean bakteria erresistenteengatik kutsatutako gaixo kopurua igo egin da eta antibiotikoei erresistentzia izatea, osasun publikorako mehatxu serioa da.

Antibiotikoak modu egokian eta zuhurrean erabiltzeak bakteria erresistente hauen garapena geldi arazi dezake, eta aurrerago behar direnean beraien eraginkortasuna mantentzea eragin.

 

Noiz hartu behar ditut antibiotikoak?

Antibiotikoek ez dute birusek sortutako gaitzik sendatzen: ohiko katarroa edo gripea adibidez. Kutsadura bakteriarrak sendatzeko bakarrik dira eraginkorrak. Medikua da antibiotikoa hartu behar duzun edo ez esan behar dizuna.

Gogoratu: antibiotikoek ez dute balio katarro edo gripeen kontra.

Nola hartu behar ditut antibiotikoak?

Medikuak antibiotikoak hartzeko esan badizu, modu erantzule batean hartzea oso garrantzitsua da.

Gogoratu: antibiotikoak modu erantzule batean hartu (responsable).

  • Antibiotikoak erabiliz, bakteriak medikamentu hauei erresistente bihurtzea gertatzen da; beraz, oso garrantzitsua da antibiotikoak behar ez direnean ez hartzea eta hartu behar direnean modu egokian egitea.
  • Medikuak esandakoan bakarrik hartu antibiotikoak, eta berak emandako gomendioak jarraitu, honela etorkizunean ere eraginkorrak izaten jarrai dezaten.
  • Ez gorde soberan dituzun antibiotikoak. Medikuari galdetu nora eraman dezakezun soberan geratzen zaizun antibiotikoa.

Zergatik hartu behar ditut antibiotikoak modu egokian?

Antibiotikoak gaizki edo modu ez egokian erabiltzeak bakteriak erresistente bihurtzea dakar. Honek osasunarentzako arrisku bat dakar, eta ez antibiotikoa hartu duenarentzako bakarrik, baizik eta bakteria hau hartu dezakeen edozein pertsonarentzako.

Gogoratu: antibiotikoak eraginkorrak izaten jarraitzea denon esku dago.

  • Antibiotikoak eraginkortasuna galtzen ari dira, duela urte batzuk pentsatuko ez genukeen abiaduran. Bakteriak sendagai hauentzako erresistentzia garatu dute.
  • Antibiotikoak gaur egungo martxan kontsumitzen jarraitzen badugu, Europa antibiotikoak ez zeudeneko garai batean bezala gera daiteke eta bakteria bidezko kutsadura normal bat, pneumonia bat bezala, herio zigorra bihur daiteke. Modu honetan, aurrerago benetan antibiotikoak behar izanez gero, hauek efekturik ez egitea gerta daiteke.
  • Ez erabili antibiotikoak modu ez egokian.
  • Jarraitu beti medikuak esandakoa, modu erantzule batean. Honela etorkizunean eraginkor izate jarraituko dute.

Irakurri artikulua gazteleraz: HEMEN

..::ANTIBIOTIKO NATURALAK::..

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close