0-56-11Adimen EmozionalaAmatasunaHazieraHezkuntza

Nire haurrak negar egitean pazientziarik eza. Zer egin?

 

Silviak dio

16 hilabeteko haur bat daukat eta ez daukat batere pazientziarik negar egiten duenean; inoiz ez dut haur baten negarra jasaterik izan eta nire haurra jaio zenetik oso agresibitate handia sortzen zait negar egiten duen bakoitzean. Askotan nire kexak jasatea gogorra egiten bazait, pentsa haurraren negarrak edo kexak jasatea zer den niretzako. Isiltzean besarkatu eta musukatzen dut, baina negarrez badago, ezinezkoa zait. Nire galdera zera da: zer aldatu behar dut nire izateko eran, zer da landu behar dudana, negar hori jasan ahal izateko, ondo baitakit arazoa %100 nirea dela. Mila esker.

Haurrak gurasoentzako irakasle direla erabat konbentzituta nago, eta beraien presentzia hutsak gure barneko gatazkak ateratzea eragiten du. Haurrek, etengabe, ebatzi gabeko gatazka hauek konpontzeko aukera ematen digute.

Kontzientzia eta ardura

Guri eta ingurukoei mina egiten dien egoera bat dagoela onartzen dugunean, aldaketarako aurreneko pausua ematen ari gara: kontzientzia hartzea. Pausu honi jarraiki, aldaketa hau burutzeko beharrezko diren akzioak bilatu, martxan jarri eta betetzeko ardura hartu behar da.

Kontzientzia hartzeak, pertsona bezala haztea ahalbidetzen digu, baina baita ere itzulera gabeko puntu bat da: nik beste bati mina egin diezaioket jakin gabe; baina jakite hutsak ardura maila aldatzen du.

Kasu, aurreneko gauza, zorionak ematea litzateke. Ez da erraza gatazka honi buruz idaztea, eta une honetan onartze hutsaren balioa ikustea beharrezkoa da.

Zer egin dezaket

Zer aldatu behar dut nire izateko eran, zer da landu behar dudana‘ galderari erantzunez, galdera hori burutu duen pertsonak bakarrik dauka erantzuna, eta erantzun hori topatzeko laguntza eskatzea ondo legoke (psikologo bat, Gestatl terapeuta bat, Coach bat, etab.) Hala ere hona hemen hasteko galdera batzuk:

  • Zer esan nahi dauka zuretzako haurraren negarrak?
  • Zer da benetan haur baten negarretik jasan ezin duzuna? haur guztiena?
  • Zer sentimendu, sentipen, emozio sortzen dizkizu haur baten negarra entzuteak?
  • Haurra zinenean nola gogoratzen duzu negar egiten zenuen unea?

‘Askotan nire kexak jasatea gogorra egiten bazait, pentsa haurraren negarrak edo kexak jasatea zer den niretzako‘ dio, zer esan nahi du horrek? Zer dira kexak zuretzako? Noiz, nola, zergatik eta zertarako negar egiten duzu zuk? Nola eta zeinek jasaten du zure negarra gaur? Nola jasaten duzu zure negar propioa?

Artatu gabeko negarra

Negarra, haurrak garenean, berezko errekurtso bat da, adierazteko balio diguna. Lengoaiaren faltan, behar fisiko edo emozionalak, edo biak batera beteta izateko erabiltzen dugun baliabidea da. Negar bat errefusatua edo artatua ez denean, haurrak zerbait gaizki dagoela pentsatuko du, babesa lortzeko daukan tresna bakarra gaizki dagoela eta funtzionatzen ez duela sentituko du.

Batzuetan bere erabilera gogortu egiten dute; altuago negar eginez babes hori lortuko ote duten ikusiz. Beste batuetan negar egiteari uzten diote.

Gure haurraren eta umearen negarra, nekatuta, haserre, etab. gaudenean jasateaz aparte, babestu dezakegu, jaramon egin, entzun, errespetatu …

Zer aldaketa egin beharko dugu gure barruan, haurraren gain eragin positiboa izateko? Zer behar dugu aldaketa hasteko?

Irakurri originala ERDERAZ: HEMEN

Artikuluaren benetazko iturria: edukame

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close