0-5Adimen EmozionalaHazieraHezkuntza

Agresibitatea jolastu

 

2012/11/26 Laura Rodriguez Puertas

Oso arrunta da jotzen duen umea “jotzaile”, “astakilo”, “zapaltzaile”… dela entzutea, edo, orokorrean, ume oldarkorra. Horrela, umean sortzen den etiketa arriskutsua izan daiteke jokaera horretatik irten ahal izateko, ez baitio batere laguntzen umeari hura garatu eta gainditzen. Izan ere, ez da kontuan izaten “jotzaile” honek daukan adinaren arabera jokaera hori arrunta izan daitekeela bere garapen ebolutiboari erreparatuz.

Urte eta erdi eta bi urtetik aurrera, umeak adierazi nahi du, besteekin komunikatu, baina, oraindik ez du hainbeste estrategia hori modu egokian egin ahal izateko. Horrexegatik, nahiz eta umea hitz solteak esateko edo hitz egiteko gai izan, kontrolatzen ez dakien sentimendu eta emozioak sortzen dizkioten egoera berriekin topatzen da. Beste haurrek eta baita helduak ere “jotzea” erabiltzea da bere irtenbidea, ulertzen ez duen hori adierazi ahal izateko.

Umeak jolasterakoan, frustrazioa, amorrua eta haserrea agertzea oso arrunta da. Helduok sentimendu horiek bideratzen laguntzen saiatu behar gara gure umeek beraien kabuz kanalizatzen ikasi ahal izateko. Horretarako, umeak jotzean edo hobeto esanda, umea zerbaitengatik  ikaraturik sentitzean edo/eta besteak ikaratzean, helduak, ez duela umea errefusatzen adierazi behar dio, onartu egiten duela azalduz. Agresibitate hori beste era batzuetara askatzen laguntzeko estrategiak bilatzen dituela sentitu behar du. Helduak, umeak beraien kabuz dituzten arazoak konpontzeko tresna bihurtu behar dira.

Arrazoi hauek direla medio, beharrezkoa da umeetan agresibitatea askatzen lagundu eta batzuetan eragitea ere. Horretarako indar jolasak erabili daitezke:  materialak, baloiak, uztailak, sokak, besteak beste; edo gorputz indar jolasen bidez, hau da, oreka, konkista eta defentsa, borrokak, … Eta agresibitatea gehiegizkoa bada saiatuko gara objektura bideratzen “indartsu” eta “azkar” erabiliz, haserre eta indar keinuak eraginez, oihuak sortaraziz …

Agresibitatea kontrolatuz besteekiko egokitzapena hasiko da umean. Gainera, aske eta onartuta sentituz beste umeekin edo helduekin sortzen zaizkion arazoetan akordioa bilatuko du eta poliki-poliki ulermen, onarpen eta errespetuko sozializaziora helduko da.

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close