0-5Hezkuntza

Kimutx proiektua izaki mitologikoen eskolan jolastuz eta kantatuz

 

Kimutx basoan bizi den iratxoa da, eta auzolanaren hazia erein du proiektu honetan parte hartu duten guztien artean. Hazi horrek zuhaitz sendoa sortu du eta kanta eta ipuin bilduma bat baino askoz gehiago ekarri digu.

Jolaserako, irudimena lantzeko, kantatzeko eta dantzatzeko materiala:

    • 11 kanta, 7 ipuin eta bestelako materiala biltzen dituen bilduma sortu da.
    • Proiektuko kanta guztien doinu musikatuei zuen ahotsa jartzeko aukera ere sortu da bakoitzak kantei bere ukitua gehitu ahal izateko.
    • Abestien partiturak doinu, akorde eta kanten letrarekin norberak bere tresnekin erabili ahal izateko.
    • Pertsonaiekin istorio berriak asmatzeko irudi mozgarriak sortu dira.
    • Norberak margotzeko irudiak ere topa ditzakezu.
    • Material guztia musutruk eskuratzeko www.kimutx.eu web orrialdea sortu da.
    • Materiala Creative Commons ezaugarriarekin zabaldu da.

 ..::kimutx proiektuaren txostena::..

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button