ArrainakErrezetak

Legatza baporean

 

legatza-merluza

OSAGAIAK (6 pertsona)

  • 1 Kg. legatza solomotan moztuta
  • patatak
  • tipula
  • 1/2 Kg. ilarrak
  • 1 oliba olio birjina goilarakada handi bat
  • Gatza

NOLA PRESTATU:

1. urratsa: Patatak zuritu eta zati irregularretan zatitu.

2. urratsa: Ilarrak aletu eta erreserbatu.

3. urratsa: Tipulari azala kendu eta 4 zatitan banatu.

4. urratsa: Baporean egosteko ontzi batean 2 hatz neurri ur jarri eta saskitxoan, ilarrak, patatak eta tipula. 20 minutuz egiten utzi. Bukatutakoan atera eta erreserbatu.

5. urratsa: Legatza garbitu eta gatza bota (gutxi)

6. urratsa: Baporean egosteko ontzi batean 2 hatz neurri ur eta gatz pixka bat jarri. Saskitxoan legatz-solomoak. 5-7 minutuz egin, solomoen lodieraren arabera.

7. urratsa: Bakoitzari plater batean osagai guztiak atera, oliba olio txorrotaka batez bustita.

ON EGIN!

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close