Edoskitzea

Amagandiko edoskitzea: esnea nola desizoztu

 

Amagandiko edoskitzean desizoztu behar dugun aurreneko esnea izozkailuan denbora gehiena daramana izan behar da.

Desizozteko modurik hoberena, aurreko gauean hozkailura ateratzea da; bertan poliki-poliki desizoztu dadin. Esne hau hurrengo 24 ordutan erabili beharko da.

amagandiko esnea hozkailuan

Desizozte azkarra behar badugu, esnea dagoen potea iturriaren azpian edo ur beroa daukan ontzi batean sartudezakegu.

Inoiz ez dugu esnea irakiten jarri behar ezta ere mikrouhin labean berotu behar; tenperatura altuek zenbait proteina eta bitaminen desnaturaltzea baitakarte.

amagandiko esnea kontserbazio poltsanDesizoztu ondoren, esnearen ontzia pixka bat astindu behar da, gordeta egon den denboran kapatan jalkitzea posible delako eta bere tenperatura berdintzeko. Haurrari eman baino lehenago tenperatura ona duela ziurtatu.

Hartualdi berean ateraldi desberdinetako esneak nahastu ditzakegu.

Desizoztutako esnea, 24 ordutan gorde daiteke hozkailuan, beti ere berotua izan ez bada, eta haurraren listuarekin kontakturik izan ez badu. Kasu hauetan esne hau bota egin beharko da.

 

amagandiko esnea kontserbatzeko arauak

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close