TTiKLiK!

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak:bi kate (Mikel Laboa)

 

 

Bi kate,

biak ebaki beharrezkoak:

bat gorputzaren bizitzeko,

bestea gogoaren askatzeko.

katea

Adizu, ama

badakizu

sortze berean

zuri gorputzez lotzen ninduen

zilbor-hestea

sendagileak nola eten zuen.

Vintage Childbirth

Lehenengo eten beharra izan zen: bizitzaren bizitzeko lehen legea.

Haurtzaroan

titia eman zenidan,

mutil-zaroan

eskoletara bidali

bizitzarako armak hartzearren.

Dena eskertzen dizut

duen balore guztian,

nik ahal dutan neurrian

bainan, gaztaroan

amatxo maite!

Ohar zaitezte

benetan maite nauzun ama

izan nahi baduzu

eta nik zu maitatzea,

ni naizena

nik izatea nahi dutana izatera

utzi behar nauzula,

hau baita bide bakarra

biok alkar sanoki maitatzeko,

biok alkar osoki eta betikoz

maitatzeko,

zuk zure nortasunaz,

nik nereaz,

zuk zure nortasunaz,

nik nereaz.

Ama!

Eten dezagun

lehen gorputzarena bezela

orain,

gogoaren zilbor-hestea.

Ama!

Gogoaren zilbor-hestea.

 

 

Gogo eta gorputzaren zilbor-hesteak (Mikel Laboa)

 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close