AmatasunaGaztelerazHezkuntza

Atxikimendu gida

 

atxikimendu

Atxikimendua, guraso edo gurasoen eginkizuna betetzen dutenen eta haurraren artean sortzen den aurreneko afektibitate-lotura da. Lotura hori egunero sortu eta indartzen doa, oinarrizko zaintzak emanez eta haurraren beharrak erantzunez, hau dena maitasunetik.

Haur batek atxikimendua, heldu bat baino gehiagorekin izan dezake aldi berean. 

Zein da atxikimenduaren garrantzia?

Atxikimendu Seguru bat ezartzeak haurraren osasun mentalaren babesa dakar; bere autoestimua, garapen emozionala eta identitatea indartzen dituelako; etorkizuneko bizitzari aurre egiteko oinarriak ezartzen laguntzen dio.

Atxikimendu Seguru bat, haurrak, gurasoek zaintzen dutela, bere beharrak zein diren badakitela eta behar hauek betetzen saiatzen direla sentitzean lortzen da. Gosearen, loaren edo beste edozein arrazoiren ondorioz sortutako larritasuna baretzean adibidez, heldu hauek fidatu daitekeen pertsonak bihurtzen dira, eskura daudenak; umeari maitasuna ematean, maitekor hitz egitean, umea maitatua sentitzen da, besteontzako garrantzitsua dela sentitzen du.

Zein dira Atxikimendu Segurua lortzeko egoera hoberenak?

Atxikimendu Segurua lortzeko une hoberenak, elkarri begiratzean, irribarreak banatzean, hitzez eta keinuz komunikatzean sortzen dira. Eguneroko errutinek atxikimendu hau lortzen lagunduko digute: arropaz aldatzean, janaria ematean, bainatzean, lo egitean, …

Hau dena lortzeko ekintza hauek egitean denbora hartzea gomendatzen da, umearentzako eta zuretzako une gozagarria bihurtuz. Txikiarekin errutina hauek elkarbanatzea garrantzitsua da, jolas uneak ere aprobetxatuz; biok elkarrekin egongo zareten uneak gozatuz soilik.

AHOLKUAK

1- Zure haurraren lekuan jartzen saiatu, bere beharrak ulertu eta erantzun egokia eskaintzeko. Negarra da bere espresatzeko modu bakarra, batez ere aurreneko hilabeteetan; beraz, negarrez uztea ez da soluzioa.

2- Zure haurrari inguruan gertatzen dena azaldu. Adibidez: “Txupetea erori zaizulako eta honek tristura ematen dizulako ari zara negarrez?” Honek haurrari bere eta besteen emozioak ulertzen lagunduko dio.

3- Zure seme-alabekin erlazionatzeko modu desberdinak daude. Begietara begiratzeko denbora har ezazue eta une hori gozatu. Irribarre egin, ukitu eta lagundu berari ukitzen. Ahots gozoz hitz egin, soinuak imitatu, abestu … 

4- Lanera itzuli behar denean, egokitzapena lasai egin, gradualki. Honela biek banaketa prozesu hau hobeto jasango duzue.

5- Zure umearekin jolasteko lekuak identifikatu. Bere mundura gerturatuz eta biontzako gustukoak diren ekintzak eginez.

6- Oinez hasten denean lagundu. Horretarako animatu bere aurreneko saiakerak bakarrik egiten. Ez ahaztu saiakera hauek irribarre batez edo zoriondun ‘saritzea’.

Atxikimendu Seguru bat lortzea oso garrantzitsua da; emozionalki seguruagoak, egonkorragoak eta sozialki garatuagoak diren haurrak izango baitira. Atxikimendu Segurua pertsonaren osasun mentalerako faktore babeslea da.

 

Iturria: unicef
Iturria: comunamujer.com
[:]

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button