0-5Hezkuntza

Hezkuntzan: bikaintasuna edo kooperatibismoa lortu?

Badago zerbait hezkuntza komunitatean asko hitz egiten dudana eta bata eta bestea banatzen gaituena. Eta ez da batzuk onak eta besteak txarrak garela, ez.

Egun batean, ikastaro bateko elkarrizketan sortu zen. Irakasle batek zioenez, ikasle onek, gehiago behar zutenei laguntzen bazien, beraien ‘bikaintasuna’galtzen zutela zioen; beste modu batera esanda, ezingo zuten beraien jakintza perfekzionatu. Berak zioenez, ikasle argiak izorratu egin behar ziren, ikasle alperrak edo ezgaiak minimoa egin zezaten.

Beste egin batean, elkarrizketa guraso batzuekin sortu zen. Ikasteak ‘txoko’etan banatzen nituela esan nien, 4-6 pertsonako txokoetan. Beraien alaba, beste ume batzuekin taldean egoten zela esan nien. Beraiek -errespetu osoz- banakakoa izan zedin eskatu zidaten; ondoan zuenarekin aria galdu eta irakasleari kasurik egingo ez ziolakoan.  Talde kooperatiboak aipatu nizkien, elkarri laguntzen dieten gizarte talde txikiak direla eta beraien denbora eta jakituria elkarbanatzeko tokiak zirela, beti irakasleari begira egon ordez…

txokotan_lana

Ez dakit konbentzitu nituen edo ez, baina niri pentsatu arazi zidan.

Gure ikasleak edo seme-alabak matematiketan, hizkuntzetan edo ingurune ezagutzan hoberenak izatea nahi dugu. Baina ez dugu inolaz ere ahaztu behar gizarte batean bizi garela, eta mota guztietako pertsonekin erlazionatu behar dugula; trebetasun sozialak gure haurren hezkuntzan garrantzi handia daukate, eta elkarri lagunduz, beste mota bateko adimena garatzen dela.

Maiteder Santos Agirre

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button