Jolasak

Haurren trebetasunen garapenerako joko eta jolasen papera

 

jolasaJolasa izan da eta izango da haurren garapenerako jarduera garrantzitsuenetako bat. Oinarrizko zentzua dauka umeen bizitzetan eta ez izaera ludikoan bakarrik, beraien garapenean, modu kognitiboan, formakuntza pertsonala eta soziala garatzerakoan baita ere; jolasaren bidez libreki espresatu daitezke, beraien irudimena garatu; beraien identitatea, autonomia sortu eta gurasoekiko elkarbizitza indartu.

Jolasa haurraren jarduera nagusia da. Askotan pasiboki sufritzen duen hori aktibo bihurtzen du. Jolasten duenean ez du soilik gozamena ematen dioten ekintzak bizitzeko egiten, mingarriak suertatutakoak lantzeko ere erabiltzen du. Jolastean, haurrak bere pozak, beldurrak, estutasunak…kanporatzen ditu. Desberdintasun handia dago jostailu eta jolasaren artean; jolasak “x” arrazoiengatik gizakiok garatutako ekintzak dira, eta jostailuak berriz elementuak, akziorako tresna ezinbestekoak. Adib.: kartak ez dira jolasa, joko desberdinak egiteko balio duten jostailuak baizik.

Jostailuak eta jolasak, haurren oinarrizko trebetasunak hartzerakoan.

Jokoak eta jostailuak sozializazio eta afektibitatearen garapenean mesede egin diezaiokete umeei, beraien haziera prozesuan oinarrizko trebetasunak hartzen lagundu diezaiekete eta. Irakasle garen unetik, erabili ditzakegun joko desberdinak ezagutzea behar-beharrezkoa da; bakoitzarekin zer landu eta zer indartu nahi dugun ezagutu beharko genuke. Beste batzuen artetik, adibide moduan, hemen joko batzuk:

Gorputz jolasak. Gorputza oinarri daukaten jolasak dira, batez ere hanka eta eskuak; arku eta kuboak bezalako tresnak ere erabili daitezke. Errepikatzeko jolasak dira, objektuarekin lan egin, manipulatu eta mugitzeko.jolasa_umeak

Buruko irudikapen jolasak. Objektu baten irudikapen mentala egiteko jolasak daude. Keinuak, ekintzak edo modeloak imitatzeak dakarren plazerean oinarritzen dira. Rolen araberako jolasak dira, haurrek beraien irudimena erabiliz objektuei propietateak ematen dizkie. Erratz batek hegan egin dezakeela irudikatzea adibidez.

Manipulazio jolasak. Forma, tamaina eta kolorea bezalako ezagutzak garatzeko onak dira jolas hauek; tamaina, mota eta kolore desberdinetako piezak erabiliz.

Jolas kooperatiboak. Jolasa aurrera ateratzeko arauak behar dituzten jolasak ere garrantzitsuak dira. Haur txikiei, beste umeekin jolastean errealitatea onartzea kostatu egiten zaie. Hau jolas bat galdu ondoren, irabazi dutela esaten dutenean nabarmentzen da. Desiraren errealitatea ekintzen errealitatearekin nahasten dute.

Multimedia jolasak. Programa multimediak direla medio, hezkuntza-materiala dute ordenagailutik lan egiteko. Haurrek programa hauek erabiliz ondo pasatu eta jolastuz ikasi egiten dute. Trebetasun manualak, buruko trebetasun abstraktuak eta ikusmen-koordinazioa garatzen dituzte ondo pasatuz. Hau dela eta, ikastetxeetan geroz eta goizago hasten dira ordenagailuekin lanean.

Jolasa baliabide sortzailea da, zentzu fisikoan (zentzumen-garapenerako, eragilerako…), eta mentalean; haurrak jolasten duen bitartean daukan buru-azkartasun, originaltasuna eta irudimen guztia jartzen duelako. Gainera, balore sozial argi bat dakar, elkarlana eta laguntza ohiturak errotzen laguntzen du eta.

Adierazpen afektibo-ebolutiborako baliabidea dela ezin dugu ahaztu, psikologo naiz hezitzailearentzako tresna oso erabilgarria da eta batez ere haurrari eragiten dioten arrazoiak ezagutzeko garaian erabili daiteke. Jostailu baten helburua haurraren jarduera eta iniziatiba suspertzea da, nolakotasun fisiko eta trebetasun eragile desberdinak garatzen joan daitezke, jostailu bakoitzak dauzkan berezitasunen arabera.

Iturria: Actividades infantil

 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button
Close