Adimen Emozionala

Nire umetasuna aldarrikatuz

 

perecitas y mimitos3

Adinak berarekin dakar, hala landuz gero, nor zarenaren irudi leiala. Horrek ez du preziorik. Zure arimaren barruan begiratu eta alde egiteko inolako aukerarik gabe, zuk hala uste baduzu ere, 聽hor topatzen duzu zure burua, parez pare. Bizitza eskuetan hartu,聽 sentitzen dituzunei izena jarri eta erabakiak hartzeko gai zaren hori.

Baina聽 ezinbestekoa suertatzen da, ispilu horren aurrean, zarena onartzen joanaz, egiteke duzuna irudikatuaz, zure umetasuna aldarrikatzea. Garai batean izan zinen eta agian galdu duzun frexkotasun hori berreskuratzea. Inguruan gertatzen zaizkizun聽 kontukomeriei xinpletasunik sakonenean bere erroa 聽topatzea.

Umeek ez dute lotsarik negar egiteko. Ez dute inolako arazorik ulertzen ez dutenaren aurrean mota guztitako galderak botatzeko. Eta askotan ez dira lasai geratzen jasotako erantzunarekin. Badakite egiteke daudela, eta ez dira ez direna izaten saiatzen.

Non gordetzen dugu 聽indartsu egiten gaituzten ahultasun haiek? Nun uzten dugu beti bilatzera mugitzen gintuen聽 inperfekzio indartsu horren sugarra? Begirada berri hura, ematen genuen pausu bakoitzean?

Dudarik gabe, urteek emozioak ongi bideratzen ikastera eraman nahi gaituzte (askotan lortzen ez badugu ere). Baina bidean,聽 ezinbestekoa den bihozbetez sentitzearen lehen pausu hori kontrolatzeko eta askotan ezabatzeko ohitura txarra hartzen dugu, horrekin helduago eta sendoago garenaren susmo okertuan. Gure聽 oinarriak mugitu dezaken inolako sentimendurik gertu usaitzen dugun bezain pronto,聽 bihotza isten dugu.聽 Eta ez gara konturatzen gugandik pixkatxo bat gehiago hurrundu garela.

Beraz galdera gehiago egingo dizkiot neure buruari. Negar egingo dut. Nire inperfekzioan oinarrituko dut nire indarra. Eta nire sentimenduak onartuko ditut, izena jartzen saiatuko natzaie eta ahal izanez gero, zurekin elkarbanatuko ditut. Ni neu, parez pare, naizena izanik. Ez gehiago, ezta gutxiagorik ere.

Gure umea berreskuratzeko聽 gai garenean, bere indarra, inozentzia eta dohaineko irrifarrarekin bat egiteko gai garenean, agian, pausu bat eman dugu gure heldutasunaren bidean.

PD: Nork irudikatzen du nor?聽 Nork osatzen du nor? Ni ote naiz marrazlea edo marrazkia?

Miryam Artola Dendaluce (Muxote Potolo Bat)

https://www.facebook.com/muxotepotolobat

www.muxotepotolobat.com/tiendamaking me3

Miryam Artola Dendaluce (Muxote Potolo Bat)

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button