HazieraJolasak

Zure haurrarekin jolastuz…1etik 2urtera

10 hilabeteren bueltan, haurra normalean lau-hankatan dabil, baina hau lortu aurretik zanbuluka (balantzaka) oreka eta desoreka zer diren esperimentatzen du; zanbuluka ibiltzearen ondorioz, pisu guztia gorputzaren alde batean jarriko duen unea iritsiko da , beso bat aurreratu, eta ondoren aurkako hanka eta lau-hankatan hasiko da. Lau-hankatan ibiliz, haurrak lateralitatea eta koordinazioa landuko ditu. Artikulazio guztiak zentratu eta artikulatu egingo dute eta lurretik ez zuen hiru dimentsiotako ikustea lortuko du. Haurraren gorputz jarrerak imitatzen jolastea oso aberasgarria da, ezagutzen ari dena sentitu eta ulertu ahal izateko; horretarako berriro azpimarratuko dut: lurrean jolastu, etzanda, une horietaz gozatuz.

Lau-hankatan ibiltzeak aldaketa batzuk izan ditzake, helduok konturatu gabe tartean sartu eta garapen nahikoa lortzen ez duenean; kasu hauetan haurrak behaketarako beste modu batzuk bilatuko ditu. Aldaketa hauetako  batzuk untxiaren jauzia (ipurdi gainean dabiltza edo berarekin salto egiten dute); gora egitea (haurra sehaskan edo, denbora asko badago, gora egiten ikasiko du, lau-hankatan ibiltzeko tokirik ez duenez eta kanpokoa ikusi nahi duelako); gameluaren jolasa (lau-hankatan baina alde bereko hanka eta besoa mugituz)… hala ere, haurrari bere garapenean atzera egin eta prozesua berriro has dezan lagundu diezaiokegu, eman beharreko pausuak bere kabuz eman ditzala erraztuz, leku zabalagoak eskaini lurretik ikasi dezan gurasoek lagunduta.

1-2 urte

11 hilabeterekin zutik jartzen hasten da, sabela eta eskuak zerbaitetan ezarriz (horma, mahaia) eta aldameneraka mugituko da. Oso garrantzitsua da aurretik aipatutako pausu guztiak eman izana, beraien bidez hanketako indarra garatzen baitu, orno bakoitza bere lekuan kokatuz doa, artikulazioak birkokatuz… bera bakarrik hurrengo postura edo mugimendura iritsiz.

12 eta 15 hilabete artean zutik egonda hankak eta besoak ireki eta aurreraka botako ditu, aurreneko pausuak ematen hasiz. Poliki-poliki konfiantza hartzen joango da, orekarekin jolastuz, hau kontrolatu arte eta hanka eta besoak zuzeneko martxan jarriko ditu. Gurasooi etapa honetan gertatzen zaiguna zera da, beldurra dugu erori eta mina hartuko ote duen…beldur hau haurrari pasatzen diogu oinez dabilenean eskuetatik helduz, honela berak besoak goraka dituela hartuko du konfiantza edo posible da oraindik oinez ibiltzeko prest ez egotea eta orduan bere bizkar eta hankak behartzen ariko gara….ez gara konturatzen haurrak bere denbora eta prozesua behar dituela oinez ibiltzera iritsi arte, posible da zutik dagoenean seguru ez sentitzea eta laguntza eska dezake ez duelako konfiantza nahikorik eta baita ere, modu hau delako bere atxikimenduzko pertsonek erakutsi dioten modua. Har dezagun arnasa sakon eta lagundu diezaiogun bakarrik ibiltzearen abentura honetan!! Lagundu esatean, ondoan egon esan nahi dugu, berari segurtasuna eta konfidantza trasnmitituz pausu bakoiztean.

15 hilabeteren inguruan, martxa azkarra eramateko gai da. Oraindik enborraren goiko aldea zuzen izango du eta 4 urtetik aurrera berarekin mugimenduak egiten hasiko da, beraz ez dago korri egin, oinez ibili…egiteko presarik…haur bakoitzak bere prozesua darama…zergatik ez gozatu horrekin lasaitasunez?

Garapen motorra alde batera utziz, 1etik 2 urte bitartean haurrak kognitiboki garatzen hasten dira, paisaia mentalen bidez: asmoak, nahiak, sentimenduak, arreta, pentsamenduak eta oroitzapenak; memoria garatuagoa izatean, paisaia hauek erabiliz gauzak gogoatzeko gai da eta bere asmoak begirada, soinu, gorputzeko mugimendu eta hitzen bidez adierazteko. Orain eta hemen bizitzetik, iragana, oraina eta berehalako etorkizuna bizitzera pasa da. Gainera, emozionalki, atxikimendua geroz eta handiagoa da eta sentimendu desberdinak sortuko dizkio norekin dagoenaren arabera.

joko librea

18 hilabetetik aurrera, ispiluan bere isla ezagutzen du, badaki bera dela hor irudikatutakoa eta bere burua ukitu eta aztertzen du. Horregatik atsegin du ispiluan bere burua ikustea.

20 hilabeteren bueltan, eta beti haur bakoitzaren erritmoaren arabera, lengoaia garatzen doa; iraganeko gertaerak, oraina eta etorkizunekoak irudikatzeko gai da. Gauzak gertatu aurretik imajinatu ditzake edo besterik gabe, imajinatu eta sinbolo eta seinaleak erabili pertsonak eta gauza zehatzak irudikatzeko, bere burua barne.

Etapa honetan haurrak daukan arazoa zera da, komunikaziorako lengoaia erabiliz ez ditu gauza eta esperientziak gorputzeko espresioa erabiliz adierazten zituen bezain ondo kanporatzen…Nola adierazi hitzez ama edo aitari esnatzean maitasun eta emozioez betetako begirada batez egiten dien opari hori?

Nahiz eta egunez-egun abentura bizitzea dela hoberena pentsatzen dudan, haurrarekin jolasteko garaian gurasoak segurtasun gehiagorekin jokatuko dute aurretik ematen dituzten pausu guzti hauek ulertu eta esperimentatzen badira; haurrak eraman dezala bere erritmoa, garapen natural baten bidean…zergatik ez utzi berari gure irakasle izaten?

 

Laura Rodriguez Puertas

 

 

Related Articles

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Back to top button