Estimulazio goiztiarraHaziera

Zaletasunak sustatzeko ezagutu egin behar ditugu

 

guraso.com 2013/03/01

Seme-alaben zaletasunak identifikatzeko denbora eman behar da eurekin.

Haur bakoitzak bere zaletasunak ditu; bere gustuko afizioak.

  • Guraso moduan badakigu zaletasun horiek identifikatzen?
  • Nola susta daitezke?

Sara Tarres psikologoak hainbat argibide eman ditu.

Tarresek dio haur batzuk oso goiztiarrak direla euren afizioak edo zaletasunak erakusten. Txiki-txikitatik antzematen zaie kirola duten gustuko, margotzea, musika… Tarresek ohartarazten du, ordea, ez dela beti hain agerikoa. “Guraso batzuk desmoralizatu egiten dira“, dio. “Jakin behar dute helburua ez dela gure seme-alabak txikitatik jenio bihurtzea. Haurrak gidatu egin behar ditugu euren abileziak edo interes pertsonalak gara ditzaten. Hala, gurasoen egitekoa da aukerak eskaintzea eta haurrek gustukoen dituzten zaletasunak sustatzea, ahal den neurrian baliabideak emanda. Akaso, zaletasun bat baino gehiago izango ditu gure seme-alabak, eta hori ere oso positiboa da“, esan du.

Psikologoak uste du gurasoek denbora luzeagoa eman behar dutela seme-alabekin. “Laster konturatuko gara zeintzuk diren haren interesa pizten duten jokoak edo ekintzak, eta interes edo zaletasun horiek sustatzen egin dezakegu ahalegina“.

 

 

etiketak

Related Articles

Utzi erantzuna

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Back to top button
Close